Kontaktua eta funtzioak

092
Polizia-larrialdiak
Balizak, obrak, espazio-erreserbak, ekitaldiak...
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Udaltzaingoaren funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 55. artikuluan daude ezarrita, eta honako hauek dira:
- Udalerrietako agintariak babestea eta bertako eraikin eta instalazioak zaintzea.
- Hiriguneko trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera.
- Hirigunean gertatutako zirkulazio-istripuen atestatuak instruitzea.
- Administrazio Polizia lanak egitea, ordenantzei, bandoei eta gainerako udal-xedapen eta -egintzei dagokienez, bere eskumen-eremuaren barruan, eta, halaber, ingurumenaren eta ingurunearen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea, gai horien gaineko toki-eskumenen esparruan.
- Polizia judizialaren eginkizunetan parte hartzea, Polizia Judizialeko Unitateekin lankidetzan.
- Prebentzio-eginbideak eta delitu-egintzak saihesteko egin beharreko jarduketak egitea.
- Istripu, hondamendi edo lazeria publikoetan laguntza ematea, babes zibileko planak gauzatzen parte hartuz legeetan aurreikusitako moduan.
- Espazio publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten eta giza elkarretaratze handietan ordena mantentzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.
- Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.