Babes Zibila zerbitzu publiko bat da. Tokian tokiko autoritate gorena alkatea da.
Udalaren Babes Zibileko zerbitzuaren helburua pertsona eta ondasunen babesa bermatzea da, arrisku kolektibo handiko, hondamen publikoko egoeran daudenean eta jendearen segurtasuna eta bizia arriskuan egon litekeenean; era berean oinarrizko zerbitzuen eta ohiko funtzionamenduaren eta bere metropoli-ingurunean eragina izan dezaketen arrisku naturalak eta teknologikoak mimizatzea ere helburu du.
Irungo Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea 20-38 urte bitarteko pertsonek osatzen dute; horiek egiten duten lana erabat altruista da.
Irungo B.Z.eko Boluntarioentzako elkarte honetan egotea beren hirikideei laguntzeko eta hiriko bizimoduan aktiboki parte hartzeko modu bat da.
Elkarte honetan abiapuntu hau dugu: boluntarioak profesionalei laguntzeko dira eta izan behar dute kasu hauetan, izan ere beharrezkoa izaten baita guk parte-hartzea beste zerbitzuak (suhiltzaileak, poliziak, osasun zerbitzuak, etab.) gainezka daudenean eta eskaerari guztiari behar bezala erantzun ezin diotenean, edota zerbitzu horiek konplexutasun handiagoko lanetan ari direlako lan txikiagoak boluntarioentzako uzten dituztenean..
Era guztietako larrialdietan laguntzea hala eskatzen denean. Edozein motatako arriskuak prebenitzea eta albait saihestea. Larrialdi egoeretan eta horrelako beste zerbitzu batzuetan gizarte lanetan laguntzea. Udalerrian egiten diren hainbat eta hainbat ekitalditan prebentzio lanak egitea. Zerbitzu profesionalei laguntzea eta jarduteko garaian prest egon daitezen boluntarioei irakastea.
Honela sailka daitezke gaur egunera arte Irungo Babes Zibileko boluntarioen elkarteak ematen dituen zerbitzuak:
- Prebentziozkoak
- Horietan edozein ekitaldiren aurrean dispositibo bat jartzen da istripuak, jende-oldeak, ordenaren nahasmendua eta arrisku-bide izan litekeen beste edozein gorabehera prebenitzeko.
- Larrialdikoak
- Hauetan dispositibo bat jartzen da martxan albait azkarren, gorabehera gertatu den tokira joateko eta egin beharrekoa egiteko. Gehienetan mobilizazioa Udaltzaingoaren aginduz egiten da. Hona hemen larrialdiko zerbitzu batzuk: uholdeak, elurte handiak, haizeteak, suteak, merkantzia arriskutsuen isuriak edo merkantzia horiekin diren istripuak, pertsonen bilaketa, etab.
- Alertakoak
- Alerta dispositibo bat jartzen da larrialdia saihestearren beharrezko neurriak hartzeko. Arriskua duten lekuak ikuskatzea, etab. Normalean zerbitzu hauek haizete, eurite, elurte handien eta itsasgora handien aurrean alerta egoera dagoenean gauzatzen dira.
- Sozialak
- Dispositibo bat ezartzen da pertsonen edota ondasunen laguntza edo gizarte laguntzarako. Egiten diren zerbitzuak: Lourdesera doazen erromes elbarrituen transbordoak eta banatzaileen greba garaian premia duten pertsonei butanoa eramatea.