Gogoratu Puianaren zakurrek jolasteko Puianako gunea irekita daukazula!

Jolasteko 7 elementu dauzka, 2.000 metro karratutan banatuta. Lehenengo gunea da hau Euskadiko Autonomia Elkartean irekitzen dena.

Zakurrak ibiltzeko gunea, Puianan, irekita dago jada. Hiritar batzuk, beren maskotekin, 2.000 metro karratu dituen parkera joan ziren.

Zakurrek jolas dezaten elementu batzuk ipini dira parkean. Gunea hesiz itxita dago inguru osoan, eta hondarrez estalita. Activity elementuak ditu, pneumatiko bat, heziketarako oholesia, jauzi opakoa, barra paraleloen jauzia, slaloma, pasarela eta luzerako jauzia.

Parque de perros Puiana

Toki garbia eta sanoa

Parkean zakurrentzako iturri bat ere badago eta poltsen hornigailua ere bai, jabeek beren maskoten hondakinak jaso ahal izan ditzaten.

Parkea erabili nahi duten pertsonek arau batzuk errespetatu beharko dituzte. Esparruaren barnean, zakurrak lokarririk gabe ibiliko dira, baina beti beren jabeek lagunduta eta zainduta. Animaliaren bat erasokor agertuko balitz, “berehala” parketik atera beharko da.

Hala ere, potentzialki arriskutsutzat hartuta dauden zakurrek ezin dute parkera sartu, ezta arreske dauden zakur emeek eta lepoko horztun edo puntaduna duten zakurrek ere.

Irun gizalegez kanpainaren barnean, Udalak 2005. urtean sentsibilizazio kanpaina bat abian jarri zuen zakurren jabeei zuzenduta, gizalegez jokatu zezaten lortzeko eta zakurren jabe izateak sortzen zituen betebeharrei buruz informatzeko. Hainbat jarduera egin ziren jarrera gogaikarriak prebenitu eta ekiditeko, adibidez, liburuxka informatiboak bidaltzea, paperontzi bereziak ipintzea edo hondakinak jasotzeko poltsak zeuzkaten 4.000 nezeser dohain banatzea, eta zakurrak hezteko ikastaroak ere bai.

Parque de perros Puiana

Parque de perros Puiana

Parque de perros Puiana

X