Ohiko Galderak
- Administrazio eta osasun arloetan zein betebehar ditut txakur baten jabe gisa?
- Albaitari kolegiatu batengana jo behar duzu honako honetarako:
- Txakurra identifikatu eta erroldan jasotzeko, jarriko zaion mikrotxip baten bidez.
- Osasun kartila eduki behar duzu, eta bertan jabearen nahiz animaliaren informazioa azalduko da. Era berean, txertoen egunak, parasitoak kendutako egunak eta osasun arloko beste hainbat gorabehera ere jasoko dira kartila horretan.
- Jabeak hala erabakitzen badu, erantzukizun zibileko asegurua ere kontratatu ahal izango da.
- Arriskutsua izan daitekeen txakurra denean, gainera, beharreko lizentzia lortu eta Udal Erregistroan inskribatu beharko da, arestian aipaturiko lizentzia hori lortzen den egunetik hurrengo 15 eguneko epearen barnean. Kasu horretan bai, derrigorrezkoa da erantzukizun zibilaren asegurua kontratatzea.
- Albaitari kolegiatu batengana jo behar duzu honako honetarako:
- Legearen arabera zenbatekoa da kontratatu beharreko Erantzukizun Zibilaren asegurua?
- Ustez arriskutsuak diren animaliak baldin badira, estatuko arauak 120.000 €-ko (20 milioi pezeta) kopurua zehazten du gutxienez.
- Gainerako txakurrei dagokienez, ez dago horretara behartzen duen araurik, baina komeni da betiere.
- Zein tramite egin behar ditut txakur bat ematen badidate edo lagun bati erosten badiot?
- Betiere ziur egon behar da txakur hori behar bezala identifikatua (txiparen bidez), eta erroldan jasoa dagoela, eta hala behar badu, asegurua duela. Identifikatua, erroldan jasoa eta aseguratua ez baldin badago, horretarako beharreko kudeaketak egin behar dira.
- Txakurra jada identifikatua baldin badago, titularitate aldaketa egin behar da albaitari kolegiatu baten bidez. Era berean, animaliak babesteko legeek animalia beharreko osasun garantiekin eta inolako gaixotasunik gabe emateko eskatzen dute .
- Zein dira arriskutsutzat hartzen diren arrazak?
- Hona hemen arriskutsuak izan daitezkeen arrazak, horien arteko gurutzatzeak barne direla:
- Pit Bull Terrier.
- Staffordshire Bull Terrier.
- American Staffordshire Terrier.
- Rottweiler.
- Dogo argentino.
- Fila Brasileiro.
- Tosa Inu.
- Akita Inu.
- Era berean, dituzten ezaugarriengatik (tamaina, baraila, eta abar) albaitari kolegiatuak arriskutsutzat hartzen dituenak, edota noizbait pertsonei edo beste animaliei eraso egin dienak.
- Hona hemen arriskutsuak izan daitezkeen arrazak, horien arteko gurutzatzeak barne direla:
- Zein dokumentazio behar da arriskutsua izan daitekeen txakur bat edukitzeko?
- Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia lortzeko, Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzura (H.A.Z.) joan behar duzu -komeni zaizu aldez aurretik 010 telefonoz informazioa eskatzea-, eta honako baldintza hauek bete behar dituzu:
- Adin nagusikoa izatea.
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria (Udalak tramitatuko dizu ofizioz).
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko arau-hausteren batengatik zigortua ez izatea (Zinpeko Adierazpenaren bidezko justifikazioa).
- Osasun ziurtagiria: Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko ahalmen fisikoa eta gaitasun psikologikoa izatea.
- Honako Zentro hauetan lortu ahal izango duzu gaitasun fisiko eta psikikoen ziurtagiria:
- Centro Médico Bidasoa (943 633 974 / 943 633 586)
c/ Lezo, 4 - 20301 Irun - Centro Médico Hernani (943 557 672)
c/ Urbieta, 18 - bajo - 20120 Hernani (Gipuzkoa) - Centro Médico Tolosa (943 651 422)
Nafarroa Etorbidea, 14 - entresuelo - 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
- Centro Médico Bidasoa (943 633 974 / 943 633 586)
- Lizentziak titularrari ahalmena ematen dio ustez arriskutsutzat hartutako animaliak eduki edo erabiltzeko, animalia hori lehen aipaturiko animalia arriskutsuen Udal Erregistroan inskribatzeko betebeharra alde batera utzi gabe. Animalia Udal Erregistro horretan inskribatzeko, Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzura (H.A.Z.) joan behar duzu; era berean, hirugarrenei egin ahal zaizkien kalteen aurrean erantzuteko erantzukizun zibilaren asegurua egiteko eskatuko zaizu, eta aseguru horrek ehun eta hogei mila (120.000 euro) euroko estaldura izango du gutxienez.
- Informazio gehiago Ustez arriskutsuak diren animaliak (uaa) edukitzeko lizentzia.
- Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia lortzeko, Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzura (H.A.Z.) joan behar duzu -komeni zaizu aldez aurretik 010 telefonoz informazioa eskatzea-, eta honako baldintza hauek bete behar dituzu:
- Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia txakurraren jabeari zuzendua dago soilik?
- Ustez arriskutsuak izan daitezkeen txakurren kasuan, txakur hori eramaten edo kontrolatzen duen pertsonak animalia horiek edukitzeko lizentzia administratiboa edukitzeaeskatzen da; horrenbestez, ezaugarri horiek dituen animalia bat eramaten duten pertsona guztiek (jabeak izan ala ez izan) behar dute dagokien lizentzia pertsonala.
- Ustez Arriskutsuak diren Animaliak edukitzeko Lizentziak bost urterako balioa izango du, eta epe hori igaro ondoren berritu egin beharko da.
- Nire txakurra lotuta eta muturrekoarekin eraman behar dut?. Ez badut horrela eramaten, aseguruak erantzuten du zerbait gertatuz gero?, zein isun jar diezadakete?
- Toki publikoetan txakur guztiek lotuta joan behar dute beti, eta hiriko leku publikoetan eta bideetan (haurrentzako jolasen eremuak, lorategiak eta oinezkoentzako ibilbideak, etab.) 2m. baino gutxiagoko soka batez.
- Muturrekoari dagokionez, beti eraman behar dute arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek, baina gainerakoentzako ez da derrigorrezkoa.
- Ez badaramazu lotuta eta zerbait gertatzen bada, txakur horrek eragindako gorputzeko zauriak eta kalte materialak ordainduko ditu aseguruak, baina salaketa egin eta isuna jartzen badizute, 301 €-tik 1.501 € artekoa izan daiteke isun hori.
- Txakurra lotu gabe eta muturrekorik gabe ibil dezaket nire auzo komunitatean?
- Txakurrek beti 2 m.tik beherako lokarri batez loturik ibili behar dute leku publikoetan zein bideetan, bai eta eraikin kolektiboetako zati komunetan ere.
- Txakur abandonatu bat aurkitzen badut, zein urrats eman behar ditut legez adoptatzeko?
- Lehenengo eta behin, ziur egon behar duzu abandonatua dagoela, ez galdua. Albaitari batek azter dezake txiparen bidez identifikatua dagoen eta jabea aurkitu daiteke.
- Benetan txakur abandonatua bada, eta adoptatu nahi baduzu, Udal Aterpera joan behar duzu eta han esango dizute zein urrats egin behar dituzun.
- Nire txakurrak istripu bat eragiten badu, zein da haren erantzulea?
- Jabea, eta subsidiarioki animalia daramaten pertsonak, dira txakur horrek pertsonei edo gauzei eragindako kalteen eta zikinkeriaren erantzuleak.
- Zer egin behar dut txakurra lapurtzen badidate edo galtzen bazait?
- Bi kasuetan udaltzaingoarekin harremanetan jarri. Era berean, hala behar izanez gero, Aseguru Konpainiari jakinarazi behar zaio ahalik eta azkarren.
- Zer egin behar dut arauak ez betetzeagatik txakur baten jabea salatu nahi badut?
- Udaltzaingoari jakinarazi behar diozu, eta haiek tramitatuko dute beharreko zigor-espedientea.
- Nire semea/alaba adin txikikoa da, txakur baten jabea izan daiteke?
- Inola ere ez arriskutsua izan daitekeen txakurra baldin bada.
- Gainerako txakurrei dagokienez, debekatuta dago hamalau urtetik beherakoei saltzea, haien guraso-ahala edo zaintza dutenen baimenik izan gabe.
- Nire txakurrak pertsona edo beste animalia bati kozka egiten badio, erakunde ofizialen bati jakinarazi behar zaio edo albaitariak azterketaren bat egin behar dio?
- Zure albaitari kolegiatuari jakinarazi behar diozu berehala, eta amorrukontrako azterketa egin behar zaio zentro batean zein bere etxean.
- Nola ibili behar dut nire txakurra autoan?
- Auto familiarretan, hoberena da atzealdean eramatea, gainerako bidaiarietatik bereiz, sare edo armazoi homologatu baten bidez. Gainerako autoetan, atzeko eserlekuan jarri behar dira kaxa, saski edo poltsa batean, eta inoiz ez dira autoan aske edo aurreko eserlekuan eraman behar. Txakur handiak lotuta eraman behar dira.
- Zer egin behar dut ezin badut txakurrarekin bizitzen jarraitu?
- Ahal duzun guztia egin behar duzu txakurra eman edo saltzeko (lagunak, iragarkiak prentsan, ...). Inoiz ere ez da abandonatu behar.
- Txakur bat abandonatzea arau-hauste larria da, eta 1.502 €- 15.025 € arteko isunak jar daitezke. Horren berri izan duen edozein pertsonak sala dezake ekintza hori.
- Zer egin behar da animalia hiltzen denean?
- Txakurra hiltzen bazaizu zure albaitariarengana joan behar duzu eta hark esango dizu zer egin behar duzun. Inolaz ere ezin da animalia bat lorategian lurperatu.
- Zer egin behar dut animalia bat bide publikoan hila aurkitzen badut?
- Irungo Udalak animalia hilak bide publikotik jasotzeko doako zerbitzua eskaintzen die herritarrei. Herritarrak Udaltzaingoari jakinarazi behar dio (092) animalia hori identifikatu eta jaso dezan. 010 telefonoan ere utz daiteke abisua.
- Txakur baten jabeak zein tramite bete behar du etxez aldatu baldin bada, edo animaliaren jabetza beste bati eman nahi badio?
- 10 eguneko epean, gorabehera horien berri eman behar zaio albaitariari, beharreko aldaketak egin ahal izateko.
- Nire txakurrak nola ibili behar du kalean?
- Bide publikoetan edo pertsonak ibiltzen diren beste lekuetan txakurrak soka eta lepokoz lotuta eraman behar dira.
- Zer egin behar dut nire txakurrak bide publiko, lorategi eta abarretan kaka egiten badu?
- Ahaleginak egin behar dira bide publikoan kaka egin ez dezan. Osasun publikoarengatik, animaliek ez dute kalean kaka egin behar, ezin bada saihestu, txakurrarekin doan pertsonak kaka jaso behar du plastikozko poltsa batean eta gero poltsa hori zabor organikoaren edukiontzietan bota (berdeak), edo bestela, hirian jarriko diren zakarrontzi berezietan.
- Propio debekatua dago kakak paperontzi publikoetan eta estolderia sareko estolda ahoetan botatzea.
- Zein ordutegitan izan behar dut arreta berezia nire txakurraren zaratekin auzokoen atsedena ez eragozteko
- Jabeek ahaleginak egingo dituzte, gaueko 10:00etatik goizeko 7:00etara patio, terraza, galeria, balkoi edo beste espazio ireki edo itxietan, beren zaratekin auzokoen atsedena eragozten duten animaliak ez uzteko.