Txakurrak identifikatuta
Ttxakur guztiek egon behar dute erroldatuta eta identifikatuta horretarako ezarriko zaien mikrotxip baten bidez. Animalia galduz gero, sistema hori baliagarria izanen da non dagoen jakiteko; halaber, txakurra lapurtzeko arriskua ere murriztu egiten da.
Eraman ezazu behar bezala
Gogoan izan lotuta eraman behar duzula toki publikoetan.
Iturriak errespetatzen ditu
Zure txakurrak ez dezala edan zuzenean gizakien kontsumorako diren iturrietatik
Bil itzazu gorozkiak
Txakurra paseatzera eramaten duzunean eraman ezazu zeurekin plastikozko poltsa edo bestelako baliabideren bat gorozkiak hartu eta zakarrontzietan uzteko. Gogoratu gorozkiak ez direla ongarria (aitzitik, belarra erre egiten dute). Hori egitea funtsezkoa da kutsatzen diren gaixotasun nagusienetako batzuei aurre egiteko, eta gainera gainerako hiritarrei zikinkeria eta eragozpenak saihesteko.
Udalak helburu horrekin 62 zakarrontzi berezi jarri ditu hiriko eskaerarik handieneko tokietan, eta 20na poltsa higieniko dituzten 4.000 kutxatxo emango dizkie sektoreko denda eta profesionalei dohainik bana ditzaten (izakinak bukatzen diren arte).
Ekidin itzazu nahi ez diren umedunaldiak
Galdetu zure albaiteroari zer metodo antikontzeptibo dauden. Saihestu nahi izan gabeko erditzeak, horrela kumeak hil edo abandonatu beharrik ez izateko.
JARRIOZU TXERTOA ETA KEN IEZAIKIOZU BIZKARROIAK
Jarraitu itzazu egoki osasun-jarraibideak, eta horrela neurri handi batean saihestuko duzu gaixotasunak agertzea eta beste animaliak edo pertsonak kutsatzea.
Kontrata ezazu erantzukizun zibileko aseguru bat
Komeni da (nahitaezkoa BAA kasuetan) txakur guztiek asegurua izatea, sor ditzaketen kalte eta hondamendi guztiak estalita edukitzeko.
Zigor-baremoa, Animaliak eta BAA (Balizko Animalia Arriskutsuak) Edukitzeko eta Gozatzeko U. O. ez betetzeagatik
| | Txakur | Txakur arriskutsuak |
Deiekzioak |
Arina |
30 - 300 € |
30 - 300 € |
Mikrotxipa gabe |
Arina |
30 - 300 € |
- |
Debekatutako lekuetan sartzea |
Arina |
30 - 300 € |
- |
Txakurra askatuta |
Larria |
301 - 1.500 € |
301 - 2.403 € |
Txakur Abandonatua |
Oso larria |
1.502 - 15.025 € |
2.404 - 15.025 € |
Edan zuzenean iturri publikoa |
Arina |
- |
60 - 750 € |
Muturrekorik gabe |
Larria |
- |
301 - 2.403 € |
Erregistro-txartelik gabe |
Arina |
- |
150 - 1.300 € |
Lizentzia gabe |
Arina |
- |
150 - 1.300 € |
BAA erregistratu gabe |
Larria |
- |
301 - 2.403 € |
BAA lizentziarik gabe |
Oso larria |
- |
2.404 - 15.025 € |
Erregistroko aldaketak ez jakinaraztea |
Larria |
- |
301 - 2.403 € |
Pertsona bakoitzeko A.L.Z. (Arriskutsua litekeen zakurra) at baino gehiago eramatea |
Larria |
- |
301 - 2.403 € |
Baimenik gabeko pertsonari A.L.Z. saltzea |
Oso larria |
- |
2.404 - 15.025 € |