Zalantzaren bat izanez gero, kontsulta ezazu beti zuen inguruko hezitzaile profesional batekin edo albaitaritza klinika batekin.

Txakur bat hartu baino lehenago har ezazu kontuan zeuri

Txakur bat hartu baino lehenago har ezazu kontuan zeuri eta zure bizitzaren erritmoari komeni zaioan begira ezazu biok elkarri egokitu ahal zareten.

Har itzazu hauek kontuan: tamaina, sexua, ilajea, izaera eta beharrak, zeure edo zure familiaren ezaugarriak, non bizi zaren...

Ohitura desegokiak dituen txakurrak enbarazu egin edo arazoak sor diezazkieke pertsonei edo beste animalia batzuei.

Eman jatekoa, edatekoa, egin ariketa eta eman laguntza sanitarioa, eta bere behar fisiologikoetarako egokiak diren instalazioak eduki.

Txakurra hirian

Txakurrak etxean duen tokia

Txakurra samaldako animalia da eta hierarkia baten barruan bizi da. Txakurrak oso garbi eduki behar du zein den bere postua eta dominantzia hierarkia horretan. Etxeko azkena da.

Txakurra etxetik kanpo

Hezi egin behar da gizarteratzeko. Beste txakurren eta pertsonen presentzia onartu behar du oldarkortasunik erakutsi gabe.

Garbia izaten erakutsi behar zaio

Gutxienez egunean hirutan atera behar da. Normalean bazkaldu eta gero egiten du sabel-hustutzea. Aprobetxa ezazu txakurra ateratzeko eta erakusteko. Eraman ezazu beti txikitatik lurra, hondarra edo belarra duten guneetara. Eta orduan zure txanda izango da: Eraman ezazu beti poltsa bat zurekin eta jaso itzazu bere gorozkiak.

Portaerak berriro bideratzea

Txakurrak ez ditu ulertzen gizakiaren hizkuntza eta azalpenak:

  • Saritu egin behar da ona den zerbait egiten duenean: laztanekin, janari puskekin...
  • Zuzendu egin behar da gaizki dagoen zerbait egiten duenean: uhaletik tiratu...
  • BAINA, NOIZ? Momentuan bertan, ekintza egin eta berehala. Garaitik kanpo zigortzen badugu, ez du ezer ulertuko eta ez du aldatuko portaera.
X