Paperontziak

Paperontziak eta edukiontziak

Lan bat egin da paperontziak berriz jartzeko eta edukiontziak aztertu eta konpontzeko. Guztira, 1.537 paperontzi eta 1.352 edukiontzi daude Irunen: organikotarako 443, beiratarako 332, kartoi eta paperetarako 257, bilgarritarako 256, pilatarako 40 eta ehunetarako 24.

Hiri-altzaria

Hiri-altzarien garbiketa

Aurki, hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu espezifiko berri bat hasiko da funtzionatzen, eta horretan sartuko dira bereziki haurrentzako jolas guneak eta jolasak berak (34 daude), eta baita gainerako elementuak ere: paperontziak, bankuak, barandak, etab.

panelak

Iragarkietarako panelak

Hiriaren erdigunean eta auzoetan 37 panel jarri dituzte erabilera libreko iragarkietarako, entitateek eta partikularrek publizitatea haietan jar dezaten eta garbi eduki ditzagun fatxadak, bankuak, farolak, etab.

    • Juan Thalamas Labandibar kalea(Haurrentzako parkea/Autobus-geldialdia)
    • José María Franco kalea Teodoro Murua kalearekin izkinan dago
    • Pio Baroja kalea
    • Jose María Iparraguirre kalea(Kirol-gunetik gertu)
    • Anbulatorio
    • Nafarroa etorbideko zubia
    • Alzukaitz kalea(Toki Alai ikastetxea)
    • Santiago kalea
    • Urdanibia Plaza
    • Biribilgune (Erribera ondoan)
    • Jenaro Etxeandia Plaza (Kioskoaren ondoan)
    • Kolon Pasealekua, 24 (Kutxaren ondoan)
    • Zabaltza Plaza
    • Kolon Pasealekua, 48 (Trenbidearen Zubiaren ondoan)
    • Gipuzkoa etorbidea (Luis Mariano kalearekiko bidegurutzea)
    • Anbulatorio
    • Mendibil Parkea
    • Juan Arana - Serapio Múgica
    • Txanaleta Plaza
    • Elizatxo etorbidea (Bidasoa Institutuaren ondoan)
    • Pio XII Plaza (haurren parkea)
    • Hondarribia kalea Zubiaurre kalea izkina
    • Basurco kalea (INEMen eta merkatuaren artean)
    • Arturo Campión kalea (Belasko eraikina)
    • Soroxarta Parkea
    • Kutxa
    • Puiana (Embajador Pedro de Aristegui Plaza)
    • Jaizubia Hiribidea Haizeola kalearekiko bidegurutzea
    • Errotaundi kalea
    • Andrearriaga kalea
    • Landetxako auzo-elkartearen aurrean
    • Palmera Montero

panelak

Panel informatzaileak parke eta lorategietan

Aurreikusia dago haurrentzako jolas guneen eta parkeen sarreretan panel informatzaileak jartzea; haietan, laburturik azalduko dira ongi erabiltzeko Gizalegezko Jokabidearen Ordenantzak xedatutako arauak eta instrukzioak.

Hiri-agenteak

Hiri-agenteak

UIazko udan bezala, udalak 8 hiri-agente kontratatuko ditu; kalean informatzen eta hiritarren jokabide desegokiak zuzentzen arituko dira agente horiek.

Komun publikoen kabina

Komun publikoen kabina

Udala, komun publikoen zortzi kabina ipintzen ari da hiriko plaza, parke eta egonleku eta pasealeku desberdinetan.

Kabina hauek erabiltzea erabat dohain da, eta pultsadore baten bitartez egiten da. Kanpoko itxura laukizuzenekoa da eta elementu osagarri batzuk dituzte, alegia, konketa, esku-lehorgailua, ispilu antibandalikoa, errotulazioak, erabiltzeko arauak, atea automatikoki irekitzeko barneko pultsadoreak, erabiltzeko gehienezko denbora mugatzen duen gailua, presentzia detektatzen duen sistema eta konketa eta zorua garbitzeko sistemak.

  • Jenaro Etxeandia plaza
  • Anzaran plaza
  • Pio XII plaza
  • Bidegorri Santiago (Skate Park)
  • Ibarla kalea (junto a la pista de Educación Vial)
  • Soroxarta parkea (cruce calle Burniola con calle Julián Gayarre).
  • Zabaltza plaza
  • Urdanibia plaza
  • Alai-Txoko parkea
  • Complejo comercial de Behobia (trasera de la iglesia)
  • Ventas (cercanías de la zona deportiva Arretxe-Ugalde)
  • San Miguel (Julian Sanchez parkea)
  • Olaketa
X