2019ko urtarrila

Bost agente zibikok osatutako talde batek kanpaina bati ekin dio kalean, herritarrei informazio interesgarria helarazteko.

Mahai gainean dituzten gaien artean, agente zibikoek materiala banatzen dute txakurren jabeek animalia horiek zaintzeko duten erantzukizunaren inguruan, zehazki txakurren gorozkiak bide publikotik jaso eta horretarako gaitutako lekuetan utzi beharraz eta baita arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko araudia saihestearen inguruan ere.

Badira kanpaina hau ardazten duten beste gaietako batzuk ere, hala nola bizikletan ibiltzerakoan gainerako oinezkoei gorde beharreko errespetua (gogoratu espaloitik ibiltzeko araudia eta zer neurri hartu behar diren seinale-alorrean), gure kaleak garbi edukitzeko guztiok dugun ardura (hondakinen kudeaketa), bizilagunen erkidegoetan bizikidetza izateko jarrera egokiak, edo obrak edo beste lan batzuk egiteko kalean elementuak jarri behar direnean bide publikoa okupatzeko hartu behar diren neurriak.

Agentes cívicas

Gizalegezko ardatzak

Komunitate batean bizi garenean, garrantzitsua da bizi garen ingurua ezagutzea, hiriaren zerbitzuei buruzko informazioa edukitzea eta bizikidetza egokia ahalbidetzen duten arauak jakitea.

    • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren gainean kontzientziatzeko kanpainaren helburua da horrelako txakurren jabeek araudia betetzea eta zigorrik ez jasotzea edo araudia ez betetzeagatik hirugarrenei kalte ez eragitea.
    • Liburuxka [PDF]
    • Ordenantza jasotzen du gremioak garbi eduki behar dutela bere saltokitik gertuen dagoen ingurua, eta bere kasuan, ibilgailuen karga eta descargaren ondorengo nahiz obretako tokia babesteko lanen ondorengo zikinkeria garbitu, bide publikoan afektatutako zatia garbi mantendu.
    • Liburuxka [PDF]
    • Hiri-altzarietan (arbolak, farolak, autobus- markesinak, edukiontziak, paperontziak, fatxadak…) bidegabe jarritako publizitateak hiri-ingurunea eta gure hiriaren irudia zikintzen ditu..
    • Liburuxka [PDF]
    • Arreta eta begirunea denok partekatzen dugu galtzada.
    • Liburuxka [PDF]
    • Establezimendu komertzialak arauak bete behar dituzte.
    • Liburuxka [PDF]

Jabeak zarete zuen animalien ekintzen eta zaintzaren erantzuleak.

X