Udal-gordailuan dauden ibilgailuak erretiratu eta zaindu egiten dira, udal-garabiak eraman dituelako, edo trafiko-istripuengatik, arau-hausteengatik, eginbide judizialengatik, zigilatzeagatik,...

Kokapen-ikonoa

Udal Gordailua

Aduana kalea 26 (Jaizkibel ikastetxe zaharra)

Tel. 943 666 102 / 943 505 555

Prozedura

Udal Gordailura deitu (943 666 102), ibilgailua gordailuan dagoela eta ibilgailua entregatzeko inolako eragozpenik ez dagoela egiaztatzeko.

Eragozpenen bat balego, Udaltzaingoari deitu beharko zaio (092), ibilgailua berreskuratzeko zer egin behar den jakiteko.

Soilik ibilgailuaren titularrak edo berak baimendutako batek egin ahal izango ditu horretarako gestioak.

Eragozpen guztiak konpondu ondoren, ibilgailuaren titularrak edo baimendunak honako hauek egin beharko ditu:

  • Udal Gordailura joan ibilgailuak kentzeagatiko tarifa ordaintzera. Ibilgailua atzerrikoa bada, dagokion zehapena ere ordaindu beharko du.
  • Ibilgailua erretiratu aurretik 48 ordu baino gehiago igarotzen badira, gordailuan egoteagatik dagozkion kuotak ere ordaindu beharko ditu (Ordenantza Fiskalaren arabera).
  • Ordainketak eskudirutan nahiz banku-txartelaren bidez egin daitezke.

Garabi eta zaintza tarifak

Ibilgailua garabiaz kentzeak eta udal gordailuan egoteak ondorengo gastuak eragiten ditu, dagokion Ordenantza Fiskalean ezarritako tarifen arabera:

Bizikletak, bi gurpileko ziklomotorra, motozikletak, motogurdiak, kuatriziklo arinak

Kentzea

63,55 € (edo fakturaren arab.)

Zaintza (Lehenengo 48 orduak izan ezik)

8,10 €/eguneko

1500 Kg-ko edo txikiagoko TARA

urismoak, kuatrizikloak, furgonetak, lur orotakoak, furgoneta mistoak, karabanak, erdiatoi arinak, atoi arinak, autokarabanak, ibilgailu mistoak

Kentzea

158,25 € (o según factura)

Zaintza (Lehenengo 48 orduak izan ezik)

14,85 €/eguneko

1500 Kg-tik gorako TARA

Turismoak, kuatrizikloak, furgonetak lur orotakoak, furgoneta mistoak, karabanak, autokarabanak, ibilgailu mistoak

Kentzea

209,25 € (edo fakturaren arab.)

Zaintza (Lehenengo 48 orduak izan ezik)

14,85 €/eguneko

OHARRA: Ibilgailuaren legez kontrako erabilpena gertatzen bada, titularrari jakinarazpena egiten zaionetik bakarrik ordainduko dira zaintzako gastuak.

X