Lehen Hezkuntzako ikastetxeak

Lehen Hezkuntzako ikastetxeak

8-12 urte

Gure helburua da adin horietako umeak oinez era autonomoan eta seguruan mugitzea, eta, bestalde, beren lehenengo ibilgailua gidatzen hastea: bizikleta.


Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak

12-16 urte bitarteko gazteak

Gure helburu nagusia da gazte horiek kontzientzia izatea bidean zer arrisku duten mugitzeko erabiltzen ditugun ibilgailuek (bizikletak, patinete elektrikoak) eta talde-presioari aurre egiten jakitea, adin horretan ohikoa izaten baita presio hori.


Lanbide Heziketako Ikastetxea

Lanbide Heziketako Ikastetxea

14-18 urte bitarteko gazteak

Bigarren hezkuntzan lantzen dugun helburuaz gainera, gogoeta egitea nahi dugu alkoholaren eta drogen albo-ondorioei buruz, nolako zerikusia duten zirkulazio-istripuekin eta zer estrategia dauden istripu-arriskua murrizteko.


Bizikletaren gidari gazte eta helduak

Bizikletaren gidari gazte eta helduak

14-18 urte bitarteko gazteak

Bizikletak hirian erabiltzeko tailer horietan, bizikleta segurtasunez nola gidatu lantzen da, mugitzeko ibilgailu bat den aldetik.


Erditzea prestatzeko taldeak

Erditzea prestatzeko taldeak

Erdialdeko eta Dunboako anbulatorioak

Gure helburua da haurrei eusteko sistemei buruzko informazioa ematea, eta parte-hartzaileak ohartzea zein garrantzitsua den sistema horiek behar bezala erabiltzea bai ibilgailu partikularrean bai beste garraiobide batzuetan.


Adineko pertsonak

Adineko pertsonak

Irungo adineko pertsonen elkarteak

Gure hirian, kolektibo horrek du arrisku handiena bidean, eta, horregatik, gure helburua da haiek bere ahuleziaz ohartzea eta gure hirian segurtasunez ibiltzea oinez, bereziki kalea gurutzatu behar dutenean.


Hezkuntza-premia bereziak dituzten taldeak

Hezkuntza-premia bereziak dituzten taldeak

Gure helburua da pertsona horiek gure hirian era autonomoan eta segurtasunez mugitzea oinez.

Ikastetxeetako taldeekin lan egiten dugu, Aita Mennirekin, eta enplegu-zentro bereziekin lan egin izan dugu, hala nola Gureakekin.

X