Bide-hezkuntzako parkea

Irungo Udaltzaingoaren Bide Hezkuntzako departamendua 2 polizia-agentek osatzen dute. Horiek hezkuntza- eta prestakuntza-ekintzak egiten dituzte Irungo hainbat kolektiborekin, gure hirian trafiko-istripuak prebenitze aldera.

Gure lanean, tresna garrantzitsua da Bide Hezkuntzako Pista. 1993an inauguratu zen, eta Ibarla auzoan (Meaka) dago. Bertan, saio praktikoak egiten ditugu ikastetxeetako ikasleekin.

Horrez gain, hezkuntza- eta prestakuntza-saioak egiten ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, adineko pertsonen zentroetan, anbulatorioetan eta beste eremu batzuetan (bide-arriskua duten kolektiboekin).

Balioetan heztea eta metodologia

Gure hezkuntza-ekintzen oinarria ez da soilik informazioa eta ezagutza transmititzea; izan ere, "Balioetan hezi" nahi dugu (errespetua, bizikidetza, erantzukizuna, enpatia, autonomia), betiere trafiko-istripuak prebenitzeko helburu nagusitzat hartuta, baina gure hirian errespetua eta bide-bizikidetza ere hobetu nahi ditugu.

Parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa da gure metodologiaren oinarria. Aurretiazko hausnarketa egin dezaten nahi dugu, gero bidean arrisku txikiagoa hartzeko jarrerak bereganatu ditzaten. Eta, horretarako, "Gaitasunak" lantzen ditugu, hala nola zaurgarritasunaren eta arriskuaren kontzientzia, kudeaketa emozionala eta estresa, edo arreta.

Bide-hezkuntzako parkea kartela

Bide-hezkuntzako parkea Graffitia

X