Hiritar agurgarri hori:

Irunek ongietorria egiten digu, alkatearen izenean, orri honen bitartez, eta bertan eta bertako aukera eta eskaintza guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Informazio erabilgarria, interesgarria eta praktikoa aurkituko duzue hemen, hiriari eta bertako udalari buruz. Teknologia berriak gure eskura jartzen ditu hiritarrengana heltzeko tresna berriak. Administrazioetatik hori bultzatu beharra daukagu, eta hiritarrek erabili eta aprobetxatu egin behar dute.

Irun hiri dinamikoa, irekia eta abegitsua da. Bisitatzen gaituztenen gogoko da, eta bertako hiritarrek maite dute. Historia aberatsa eta berezia daukan lekua da. Iraganak erromatarren garaietara garamatza; eta, era berean, urtetan izan duen muga-izaerak, aukeraz eta erronkaz betetako etorkizunera.

Irun, gainera, hiri bizi eta parte-hartzailea da. Atari honen asmoa da informatzeko, entzuteko eta guztion parte hartzeko ildoan jarraitzea, betiere egunetik egunera gure hiria hobetzeko daukagun helburuari begira.

José Antonio Santano
Irungo alkatea

José Antonio santano

José Antonio santano

Biografia

José Antonio Santano Clavero Irungo alkate da 2002ko irailaren 10ean Udaltzarrak bere izendapena onartu zuenetik.

2003ko maiatzaren udal-hauteskundeetan gehiengoa lortu ondoren, alkate izendatu zuten berriro ekainaren 14ko Udalbatza berria eratzeko Osoko Bilkuran.

1983 urtean, 18 urte zituela, Irungo Udaleko zinegotzi izan zen, Espainiako orduko zinegotzirik gazteena. Kargu horretan 88 urtera arte aritu zen. Denboraldi batez enpresa pribatuan lan egin ondoren, jarduera politikora itzuli zen, eta 1991 urtean Gazteria eta Kiroletako foru-diputatu kargua bete zuen, PSEk koalizio-gobernu batean bera proposatu ondoren. Akordioa bi legealdiz luzatu zen eta hurrengo legealdian erantzukizunezko beste kargu bat bete zuen foru-taldean Ekonomia eta Turismoko zuzendari modura.

1999 eta 2002 urteen artean Irungo Udaleko lehen alkateorde izan zen, Lehendakaritza, eta Ekonomia eta Ogasuneko departamentuen ardura izan zuelarik.

Denboraldi horretan Bidasoa bizirik Toki Garapenerako Agentziako lehendakari ere izan zen.

Gainera, 2002ko martxoaren eta 2003ko maiatzaren artean PSE-EEko Exekutibako idazkaritza nagusietako bat bete zuen, Ekonomia eta Enpleguarena hain zuzen. Halaber, egun Gipuzkoako Aldundiko Batzar Nagusietan ere parte hartzen du.

José Antonio Santano 1965 urtean jaio zen Irunen (Gipuzkoa), San Migel auzoan. Leka-Enea eskola publikoan ikasi zuen eta Pio Baroja Institutuan egin zuen batxilergoa. Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ezkondua dago eta bi seme ditu. Kirolaren zaletua da eta 15 urtera arte hiriko hainbat futbol taldetan aritu zen: Lekaenea, Dumboa, El Pinar eta Real Unioneko gazteen aurreko taldean.

X