Turismo bulegoa
- Luis Mariano plaza
- Astelehenetik larunbatera 10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
Igandeak 10:00 - 14:00 - Tel: 943 02 07 32
- turismoirun@bidasoa-activa.com
Tren berdea
Maiatza eta Iraila bitartean, Oiasso Erromatar Hirira eta Irugurutzetako Labeetara eramango zaituztegu, XX. mendearen hasiera arteko Irungo meatzaritzaren enklabea azken hori.
Meatze-bideak interpretazio-zentro bat dauka Irugurutzetako Labeetan; han, meatzari-ofizioa ulertuko duzu, ateratzen zenetik Santiagoko kaian esportzen zeneraino.
- Erreserbak: (+34) 943 63 93 53 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
- Informazio gehiago
Meatze-bidea
Meatzaritza jardueran, gaur egun arte iritsi diren aztarna materialen artetik, Irugurutzetako erretze-labeen multzoa nabarmentzen da bereziki. Ondare multzoa Aiako Harria Parke Naturalaren baitan kokatuta dago. Lehenengo meatzaritza jarduerak erromatarren garaikoak dira, baina hain urrun ez dauden beste garai batzuetan ere oso baliabide iturri garrantzitsua izan ziren, eta Irungo biztanleen bizitzan arrasto nabarmena utzi zuten.
Meatze-barrutiak azpiegitura garrantzitsuak sortu zituen eta garapen handiena XIX. mendearen bigarren erdian izan zuen, Euskal Autonomia Erkidego osoan ekoizten den burdinazko meatze-boomarekin bat etorriz. Instalazio hau, Kantauri isurialdeko meatze barruti nabarmenenetako bat izatera iritsi zen (bederatzi kiskalketa laberekin), eta Bigarren Mundu Gerra amaitu arte erabili zen.
Hainbat dira Irugurutzetako ezaugarriak: tiro naturaleko labeak dira (sartzen zen aireak erretzen zuen ondoen). Mineralarekin nahastuta zetozen karbonatoak kentzeko erabiltzen ziren. Karbonatuak askatzea beharrezkoa zen, materialaren pisua arintzeko eta garraioa merkatzeko. Museotik irten eta trenez bidaiatu ondoren, ibilbidea labe baterian hasten da, ondoren meatze galeria batera iristeko, non minerala ateratzeko lanak azaltzen diren.