Mendia aberastasun-iturri izan da, elikatzeko eta aterpe hartzeko, irundarrentzat, historian zehar. Bi mendi, bi mila plan!
Gure natur ingurunean ibilaldi atseginak eginez ezagutu gaitzazun gonbidatzen zaitugu, eta bertako natur aberastasunez goza dezazun (irlak, padurak, hondartzak, fauna eta basoak), horretarako gaituta dauden begiratokietatik ikusiz. Egin ezazu geldialdia zure bidean, gure merenderoetako edozeinetan indarrak hartzeko.
Eta mendiko jarduerak zure grina badira, jar zaitez sasoian, antolatzen ditugun ibilbide espeleologikoekin eta kirol probekin.
Aiako Harriak
Aiako Harria Gipuzkoako granitozko mendigune bakarra da.
Oiartzun eta Irun artean dago kokatua, eta bere hiru gailurrak Txingudi Badiaren gainean harro altxatzen dira. Mendiak, gainera, 6.913 hektarea dituen bertako Parke Naturalari ematen dio izena.
Paraje honen edertasuna aparta da, hainbat ikuspuntutatik begiratuta:
Geologia: badirelako bertan 300 milioi urteko antzinatasuna duten itsas animalien fosilen aztarnak.
Botanika: parkea zeharkatzen duten ibai arroetan pagadi eta harizti zabalak daudelako.
Historia: bertan kontserbatu direlako gertaera historiko nagusien hondakinak.
Aisia:aisialdirako edo ibilaldietarako prestatuta dauden lekuak daudelako.
Aiako Harria Parke Naturaleko informazio gunea
Urte osoan zehar egiten diren ekintza ugariei buruzko informazioa (ibilaldi autogidatuak eta ibilaldi gidatuak, izarrak ikustea, geologia, orientazio-lasterketa...).
Kokapena: Lapurrituri. Erlaitzeko gaina.
Datak: Ekainaren 6tik urriaren 31era
Ordutegia: Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara
Nahi duzuna ibilaldi atsegin bat egitea bada, paraje honetako aberastasuna ezagutzeko aukera emango dizuten bost ibilbide eskaintzen dizkizugu.
Aiako Harria Parke Naturaleko flora, faunta eta ura
Ibilbidea: Hasierako gunea eta amaierakoa, Parkeko informazio gunean.
Deskribapena: GI-3454 errepidearen barrenetik doa, pista batetik, Lapurriturritik pasatzen da, eta Sorotxikiraino joaten da, eta, ondoren, Gorostardiko Bidegurutzeraino. Pistaz Artasororaino jaitsi, eta Erroiarriko leporaino iritsiko gara. Hortik, pistan barrena jaitsi behar da, Amasaingo Saroia eta Oiartzabaleko Borda baserrietaraino iritsi arte, eta, han, Pagogaina gainetik barrena, abiatu garen lekura itzuliko gara.
Distantzia: 7.500 metro.
Metatutako desnibela: 202 metro.
Ibilbidea egiteko kalkulatzen den denbora: 2 ordu.
Deskribapena: Elurretxeko Lepoko aparkalekutik bide bat ateratzen da Lasain Txokoko elurzulorantz Basoko pistaz Arburuko Harriraino abiatuko gara, eta Araneko Bordako elurzulotik pasatuko gara. Ondoren, Gogortegiko gaineko hegala igoko dugu, muino batera iritsi arte, eta, gero, jaitsi egingo gara, abiapuntura iristeko. Aireko Soroko elurzulora iristeko, nahikoa da bide batetik abiatzea Elurretxeko Lepotik Aiako Harrirantz.
Distantzia: 3.730 metro.
Metatutako desnibela: 140 metro.
Ibilbidea egiteko kalkulatzen den denbora: 90 minutu inguru.
Meatzaritza: Meazuriko eta Meagorriko barrutiak. Irugurutzetako labeak
Ibilbidea: Hasierako gunea eta amaiera, Elurretxeko Lepoan.
Deskribapena: Gorosterdiko bidegurutzeko aparkalekutik basoko pista batera aterako gara Mendebalderantz, Aozarreta albo batean geratzen dela, Askain Gainera iritsi arte. Toki hori Txingudi Badia ikusteko begiratoki aparta da. Enbidoko iturriraino jaitsiko gara, eta pista jarraituko dugu meatze-aho iluna duen Meazuriko erreka doan haranera iritsi arte. Aurrerago, meatze etxola-barrakoiekin topatuko gara. Bidea jarraituko dugu Meagorri meatze-zaineko leize artifi zialera iritsi arte. Meazuriko etxoletara itzuliz, berriro mendikatean utziko gaituen malda batera iritsiko gara eta, handik, Gorosterdiko bidegurutzeko aparkalekura itzuliko gara.
Distantzia: 5.900 metro.
Metatutako desnibela: 153 metro.
Ibilbidea egiteko kalkulatzen den denbora: 75 minutu inguru.
Gerra Zibila: Pagogainako eta Erlaitzeko gotorlekuak. “La pena de la vida” mugarria eta Pikako eta Endarlatsako dorreak
Ibilbidea: Hasierako gunea eta amaiera, Elurretxeko Lepoan.
Deskribapena: Informazio guneko aparkalekutik bertatik “la pena de la vida” mugarria ikusten da, handik igoko gara Pagogainako gotorlekuko hondakinerantz. Bidean jarraituko dugu San Migel Geltokira iritsi arte. Uristibarrengo iturritik gora doan adarretik GI-3454 errepidera iritsiko gara, eta handik jarraituko dugu Soroeta baserriaren hondakinetara iritsi arte. Hango hegala igoko dugu Erlaitzeko gainera iristeko. Gune horretako gotorleku amaitu gabearen kanpoko ertzetik Behin behineko Kanpamenduko barrakoietara iritsiko gara, eta hango atzealdetik itzuliko gara atera ginen informazio gunera.
Distantzia: 4.220 metro.
Metatutako desnibela: 180 metro.
Ibilbidea egiteko kalkulatzen den denbora: 120 minutu inguru.
Meatzaritza: Meazuriko eta Meagorriko Barrutiak. Irugurutzetako labeak
Ibilbidea: Hasierako gunea eta amaiera, Elurretxeko Lepoan.
Deskribapena: Elurretxeko Lepoko aparkalekutik bide batean ibiliko gara alanbrezko itxitura baten ondotik eta Aireko Soroko elurzuloaren ondoan pasako gara. Bidegurutze batean, aurrera igoko gara, basoko pista batera atera arte. Pista horretan goazela, San Fernando barrutiko meatze instalazio batzuk ikusiko ditugu (meatze-ahoak, ustiapen etxolak, hondakindegi-bolborategiak eta abar). Aizpegietako iturritik hegalean ibiliz, GI-3454 errepidera aterako gara. Bideak antzinako trenbidearen zubibidea zeharkatzen du, eta Aireko Palaziyoa (Ingelesaren Gaztelua) eraikina dagoen tokira iristen da. Toki berezi hori atzean utzita, pago motz batzuk aurkituko ditugu ikazkintza gune baten inguruan. Hegalean ibiliko gara eta ganaduarentzako bidexkak jarraituko ditugu. Sakonune bat gurutzatu ondoren, bunker baten ondora aterako gara eta handik Elurretxeko aparkalekuraino itzuliko gara.
Distantzia: 2.530 metro.
Metatutako desnibela: 58 metro.
Ibilbidea egiteko kalkulatzen den denbora: 150 minutu inguru..
Izen ofiziala Aldabe Mendia bada ere, San Martzial mendia izenez ezagutzen dute irundarrek, 1522ko ekainaren 30eko borrokaldian frantziarrak gainditu izana oroitzeko santu horren ohorez eraiki zen ermitagatik.
Mendiak 224,8 metroko altuera dauka, eta oinez joan daiteke, hiri edozein ibilbidetik barrena, edo errepidez, eta ibilgailua aparkatu daiteke zelai ondoko aparkalekuan.
Hor, zenbait alternatiba turistiko planteatzen dira:
Pagadiak, pinudiak eta hariztiak ezagutu ditzakezu mendi hau Aiako Harria Parke Naturalarekin lotzen duen bidean.
Edo ibilbide laburragoak aukera ditzakezu, zure gorputzari eragiteko gure natur paisaiarekin gozatzen duzun bitartean.
Plan erlaxatuago bat nahi baduzu, San Martzialeko zelaian, jolas gune bat daukazu, ume eta helduak asebetzeko egokitua.
Aprobetxa ezazu zure bisita Bidasoako balkoitik begiratzeko. Ermitaren ondoan dagoen begiratokian, hiriaren, Txingudi badiaren, Hondarribiaren eta Bidasoa ibaiaren ikuspegi deskribaezina lortuko duzu; ikusi beharra daukazu!