Gure hirian, zenbait alternatiba marrazten dira, ordu batzuetan esperientzia xakobeoa bizi dezazun edo zure bidea Konpostelaraino jarrai dezazun.

Camino de Santiago

Done Jakueren erromesaldien fenomenoa

XI. mendean Nafarroako Antso Nagusia erregeak Irun finkatu zuen Santiagorainoko ibilbidearen zati gisa. Ordutik, hiri hau, bidearen barnean, berebiziko garrantzia duen puntu bezala finkatu da, Frantzia eta Espainiaren arteko lotura bezala jokatuz.

Irungo erromesen aterpetxea (Amigos del Camino de Santiago elkartea)

  • Helbidea: Lesaka kalea, 1 Irun 20301
  • Telefonoa: 606 397 523 - 640 361 640
  • Mail: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Oharrak: Martxoaren 1etik urriaren 30era zabalik

Aukeratu Irunen zure bidea!

Santiagoko adarra

Santiagoko Nazioarteko Zubia Lapurditik Irungo lurraldera sartzeko erromesari aukeran jartzen dizkiogun bi aukeretako bat da; bestea Behobiatik egiten da. Bi sarbideak San Juan Harria plazan bat egiten dute, Errege Bideko bigarren sektorearekin lotuz.

  • Ibilbidea: Santiagoko Nazioarteko Zubitik San Juan Harria plazaraino.
  • Distantzia: 1.550 metro.
  • Zailtasuna: baxua, edozein adinetako jendeak egin dezake.

Errege bidea

Antzinean, Pirinioen mendebaldeko mugako pasabide maiztueneak izan ziren Behobia eta Orreaga material astunaren garraioan (gurdiak, atilleria). Gainera, Behobia Frantziako eta Espainiako errege-galtzaden topagunea bihurtu zen.

Irungo udalerria zeharkatzen duen zatian, 2 sektore bereizten ditugu:

Lapurditik Irungo lurretan sartzeko erromesari proposatzen diogun aukeretako bat Behobia auzotik San Juan Harria plazaraino egiten da.

  • Ibilbidea: Behobia auzotik San Juan Harria plazaraino.
  • Distantzia: 2.850 metro.
  • Zailtasuna: baxua, edozein adinetako jendeak egin dezake.

Kale Nagusia bide nagusia izan zen biztanleriarentzat XIX. mendera arte; beraz, nahitaezko pasabidea zen Errege Bidean. Kale Nagusia, gainera, sektore horretako 2 bideak trazatzeko gida ere izan zen; bat hiriko bidea eta bestea landakoa.

  • Ibilbidea: San Juan Harria plazatik Oiartzungo Elizalde auzoraino.
  • Distantzia: 5.000 metro.
  • Zailtasuna: ertaina, edozein adinetako jendearentzat egokia ez dena.
X