Irun eleberrietako hiri bat da. 2.000 urtetik gorako historiak ondare arkitektoniko paregabea utzi diote.
XX. mendeko Gipuzkoako panoramako gertakari arkeologiko garrantzitsuena da Oiasso.
Ezerezetik, erromatar hiri bat atera da. Haren azalera 15 eta 20 hektarea bitartean kalkulatzen da, eta jarduera handiko kai paregabearen eta Aiako Harriako mea-ustiapenen inguruan hazi zen, gure aroko 70 eta 200 urte bitartean.
Azken aldiko esku-hartze arkeologikoek zibilizazio horren hondakinak identifikatu dituzte. Besteak beste, nekropoli bat nabarmentzen dugu, Ama Xantalen baselizaren barruan, eta Junkaleko Ama Birjinaren elizaren atzealdeko terma edo bainu publikoak.
Ama Xantalen Ermita
Ama Xantalen ermita dagoen lekuan aurkitzen dira 1. mendeko “in antis” tenplo baten hondakinak eta nekropoli indigena baten hondakinak. Bestalde, Gipuzkoan aurkitu den X. mendeko eliza bakarra da.
Egungo ermita museo bat da, Oiasso Erromatar Museoaren bigarren eraikina.
Oinplano angeluzuzeneko eraikin horrek, aipatutako erromatar tenploak bezala, objektu nabarmenduen bildumak dauzka barruan, bertan bizi izan zirenek lortu zuten maila erakusten dutenak, ertz atlantiarreko erromatar hirietako hiri-giroekin sintonian.
Junkaleko Andre Mariaren Eliza
Irun erromatarreko pieza aipagarri bat da; haren atzealdean terma eta bainu publikoak aurkitu ziren; Oiasson erromatarrek jarduera bizia izan zutela egiaztatzen du horrek.
Oin errektangularreko eraikina da, hiru nabetako aretoa duena eta buru lauko absidea, XVI eta XVII. mendeen artean eraikia.
Barroko estiloko eraikina, XVIII. Mendean eraikia hiriaren erdigunean, San Juan Harria plazaren aurrean; Irungo udalerrian gertatu diren gertaera garrantzitsuenetako askoren protagonista.
Egitate horrek harreman estua sortu du herritarrekiko, eta gure garaietaraino iraun du horrek, besteak beste, udaletxean baitaude zerbitzu publiko batzuk, Alkatetzako eta Idazkaritza Nagusiko bulegoez gainera.
Plazan, San Juan Harria zutabea dago, plazari izena ematen diona. Zutabea 1564an eraiki zen, eta Irunen zertasun berezko eta independentea sinbolizatzen du; ustea da, ordea, irundarrek inbaditzaile frantziarren aurka erakutsi zuten adorearen oroigarri gisa eraiki zela bere garaian, irundarrek hainbatetan egin izan baitiote aurre frantziarrei.
Historiako gertaera horietako askoren lekuko da Faisaien Irla. Irla partekatu egiten dute Irunek eta Hendaiak, aldi batean batek eta bestean besteak. Haren erdian, monolito bat dago, gertaera haein oroitzapenezko idazkun bat. Beste ekintza batzuk ere egin izan dira bertan, hala nola, bahitu-trukea, infanta ezkongaien entrega,...
Aiako Harriako meatzaritzako jarduera erromatarren garaikoa da, baina mendi hauetako meatzaritzako jarduera gehiena XX. mendearen hasieran izan zen.
Meazuri, Meagorri, Aitzondo eta Basakaitzeko meazuloetatik, burdina-karbonatoa ateratzen zen, eta Meaka auzoan, Aiako Harria Parke Naturalaren oinean dagoen Irugurutzetako kaltzinazio-labeetaraino garraiatzen zen.
Irugurutzetako Labeak duela gutxi zaharberritu dira, kultur eta turismo bisita egiteko egokituta, eta bertan dagoen interpretazio-zentroan Irungo meatzaritzaren gaikako edukian sakontzen da. Tren Berdearekin iritsiko zara inguru idiliko horretara.
Han, sar zaitez meazuloan, minerala nola ateratzen zuten erakusten dute eta. Azkenik, abenturazaleenek bailara estuan barrena luzatu dezakete bisitaldia, Aiztondoko mea-barrutira eta Meatxipieta amildegira iritsi arte; erabat seinaleztatuta daude.