Irunen erromatarren jarduerak utzitako hondakinek Oiasso sortzea ekarri dute, Gipuzkoako gertaera arkeologiko garrantzitsuena.

Gure museoan, Irungo erromatar jarduera ulertuko duzu, objetu-bilduma aparten bidez eta urtean antolatzen diren jarduera ugariren bidez.

Hemen, gure Tren Berdean ere igo zaitezke, eta Oiasso Erromatar Hirian barrena ibili.

Azken batean, plan pila, zure historia zeuk eraiki dezazun.

Oiasso Museoa

Erromatarren jarduera Irunen

Erromatarren jarduera trinkoa izan zen Oiasson (egun Irun), gure aroko 70. uretik 200. urtera bitartean.

Horren froga dira Ama Xantalen baselizan dagoen nekropolia; Bidasoa zeharkatzen zuen zubi bat; hiriko terma edo bainu publikoak eta Aiako Harria inguruko zilarraren eta kobrearen meatze-ustiapenak. Hori gutxi balitz, pasarte hauetako bakoitzean, objektu nabarmenduen bildumak jaso dira, eta horiek azaltzen dute bertan bizi zirenek lortu zuren bizimodu-maila, Atlantikoaren ertzeko hiri erromatarren hiri-giroekin sintonian.

Testuinguru horretan sortu zen Irungo Oiasso Museoa, Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa. Haren misioa da alde honetako ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoko erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune bihurtzea.

Erromatarren aztarna Irunen

Oiasso erromatar museoa

Oiasso erromatar museoa

Oiasso erromatar museoa

X