Turismo bulegoa
- Luis Mariano plaza
- Astelehenetik larunbatera 10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
Igandeak 10:00 - 14:00 - Tel: 943 02 07 32
- turismoirun@bidasoa-activa.com
Menchu Gal erakusketa aretoa
Menchu Gal erakusketa aretoa 2010ean inauguratu zen, margolari irundarraren irudia oroitzeko eta, hasiera batean, Bidasoko margolarien pintura erakusteko leku bat izateko.
Museoa hiriko Alde Zaharrean dago; edertasun berezia duen lekua da Alde Zaharra, eta bertan, garai desberdinetako arkitektura-lanak ere badaude; hala nola, Ama Xantalen Baseliza, Arbelaitz jauregia edo Udaletxea.
Aldi baterako erakusketetan oinarritzen da programazioa eta hainbat erakusketa etapatatik pasa da ireki denetik. Hasiera batean Menchu Galen obra jarri zen erakusgai eta geroago, Gaur taldeko artisten obrak erakutsi dira (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea…), baita bertako artisten obrak ere.
Gainera, azken urteetan arte adierazpen berriagoak sartu dira, eta arreta berezia jarri da emakumezko artisten ikusgaitasunean. María Cueto, Rosa Valverde, María José Recalde eta Carmen Maura artisten erakusketak izan dira horren adierazgarria.
Helbidea
Urdanibia plaza, s/n - 20304 Irun (Sarrera Eguzkitzaldea kaletik)
Ordutegiak
- Ostiraletan eta larunbatetan: 18:00etatik 21:00etara
- Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era
Sarrera dohainik
Lan-ildo hori eta Bidasoan praktika artistikoei ematen zaien arreta eta ibilbide finkatua duten artisten obren azterketa dira aretoaren programazioa bideratzen dutenak.
Menchu Galen biografia
Menchu Gal XX. mendeko margolari espainiar nagusietako bat izan zen. Paisaiaren eta erretratoaren generoekin lortu zuen ospe handiena, eta haietan garatu zuen muturreko koloreekiko berezko erakargarritasun hori.
Menchu Galek Irunen (Gipuzkoa), jaioterrian, ekin zion plastikari, eta bertan, Montes Iturrioz margolariaren dizipulua izan zen.
Gero Parisera joan zen, ikasketak gehitzera, eta Madrilen jarri zen bizitzen. Han, Arteta eta Vazquez Diaz maisuengandik ikasi zuen, besteak beste, baina 1936ko Gerra Zibilak behartuta, berriz Frantziara atzerriratu zen.
Berrogeiko hamarkadaren hasieran, Espainiako hiriburura itzuli zen, eta La Escuela de Madrid izeneko hartan parte hartu zuen. Orduz gero, Mantxako eta jaio zen eskualdeko paisaiak izan ziren bere nortasun-ezaugarri, eta gerraondoko artista handietako bat bezala sendotu zen. Era berean, erretratuak eta bodegoiak ere ekoitzi zituen, eta haiekin, erakusketa ugari egin zituen mundu osoko Arte zentroetan eta museoetan: Gulbenkian Fundazioan, 1971n; Conde Duque Kultur Zentroan, 1990ean, eta Villa de Madrid Kultur Zentroan. Veneziako Bienalean ere hiru aldiz parte hartu zuen. Lehenengo emakumea izan zen Pinturako Lehen Sari Nazionala jasotzen; 1959an jaso zuen, “Arraiotzeko paisaia" obrarekin. Aitorpen artistiko hori mugarria izan zen bere arte-ibilbide distiratsuan.
Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen 2005ean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik, eta 2006an, Irungo Hiriaren urrezko domina, Jose Antonio Santano alkatearen eskutik. Irunekin izan zuen lotura etengabea izan zen; Irunekin eta bertako jendearekin eta ohiturekin, eta bertan eman zituen bere azken urteak.
Bere obrak bildumetan daude erakusgai, hala nola, Bilboko Arte Ederretako Museoan eta Madrileko Reina Sofia Museoan.