Turismo bulegoa
- Luis Mariano plaza
- Astelehenetik larunbatera 10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
Igandeak 10:00 - 14:00 - Tel: 943 02 07 32
- turismoirun@bidasoa-activa.com
Uztaileko eta abuztuko jaiak
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia
Uztailaren bigarren hamabostaldian, Eraiki Dantza Taldeak nazioarteko gazteen folklore jaialdi hau antolatzen du. Astebetez, gutxigorabehera, nazioarteko hainbat dantza taldek irundarren artean beren kultura eta folklorea zabaltzen dute.
Bidasoko Nazioarteko Piragua Jaitsiera
1967tik antolatzen du Santiagotarrak KEak kirol proba hau. Egin beharreko tarteak 8 kilometro ditu Endarlatsako irteeratik Irungo Arraun eta Piraguismoko Udal Pabiloiaren instalazioetako helmugaraino. Proba puntuagarria da, eta bertan hartzen dute parte arraunketa eta piraguismoko klub garrantzitsuenak. Proba honek duen gauzarik ikusgarrienetako bat San Migueleko presatik pasatzeko unea da; presa horrek metro 1eko altuera dauka eta bertan parte-hartzaileek ontziak garraiatu behar izaten dituzte.
Dies Oiassonis
Oiasson, gure aroko 70-200 urteen arteko erromatarren kokaleku eta kai aktiboan historia berreraikitzeko egiten den jaialdia da. Isis jainkosari, alegia, itsas-arloa eta nabigazioa babesten zuen jainkosari dago eskainia. Uztailaren erdialdera, Oiasso Erromatar Museoak hainbat ekintza antolatzen ditu museoaren beraren inguruan jende orori begira: antzerkia, gastronomia, tailerrak (erromatar jokoei, gladiadoreei, meatze-ingeniaritzari, saltus vasconum-eko geografiari buruzkoak), Irun 2 egunez erromatar herrixka bilakatuko dutenak.
Gaztefolk
1996an, Eraiki dantza taldeko partaideek Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzearen beharra ikusi zuten; helburutzat dantzariak saritzea eta ikasturtean zehar egindako lana zabaltzea zelarik.
Proiektua aurrera atera ahal izan zen guraso eta dantzarien lan eskuzabalari esker.
Euskal Jira
Euskal Jira garai bateko euskal gizartearen bizimodua, ohiturak eta zaletasunak gogoratzeko jai bat da, auzo-elkarteek, kultur elkarteek, gastronomiakoek eta abarrek berreskuratu dutena, eta jaiegun bat antolatzen dute horren inguruan.
Irungo Euskal Jira abuztuko lehenengo larunbat arratsaldean egiten da. Jai horren berezitasun nagusia da, gainerako euskal jaietatik bereizten duena, idiekin eramaten diren gurdiek parte hartzen dutela. Gurdi horien gainean aurreko hamarkadetako Irungo gizartearen ohizko eszenak berregiten dira (normalean, Irungo eraikin, ohitura edo leku ezagunak). Gurdi horiek hiriko erdigunetik desfilatzen dute Urdanibia plazaraino, eta han, euskal tradizioko musika eta dantzekin emanaldiak eginez jarraitzen du jaiak.
- Informazio gehiago: www.irungoeuskaljira.com