Ayuntamiento de
Buscador

Otsaila jai ekintzez jositako hilabetea da Irunen. Haietako asko, bereziki, gure eskualdekoak edo ingurukoak dira; hala nola, Inudeen eta Artzainen konpartsa. Gipuzkoako 3 udalerritan bakarrik egiten da edo baserri giroko inauteria, Bidasoa eskualdeko berezkoa dena

Santa Ageda

Otsailaren 4an, ohitura da Euskal Herriko herri askotan santa horren ohorez koplak kantatzera irtetea. Irunen, esaterako, ikastetxeak, abesbatzak, lagun-taldeak biltzen dira hiriko zenbait lekutan kantatzeko, euskal jantzi ohizkoak jantzita eta eskuan makila dutela koplen erritmoa markatzeko.

Inauterietako jaiak

Kaldereroen konpartsa

Urtez urte, kaldereroak dira lehenak Hungriatik gure hirira iristen inauterien hasiera iragartzera. Irunen, Irungo Atsegiña elkartearen eskutik, hiriko erdiguneko kaleetatik aterako da kaldereroen konpartsa.

Inude eta Artzaien konpartsa

o Kaldereroen ondoren, inudeek betetzen dituzte Irungo erdiguneko kaleak, nor bere bikotekidearekin. 300 lagun inguruk, dantzari eta figuranteak, desfilatzen dute hiritik, Raimundo Sarriegiren martxen erritmoan. Ibilbidean, zenbait eszenifikazio egiten ditu konpartsak, inudeak beren haurrekin medikuari eginiko bisita eta txertoa, idazkariek haurren izena hartzearen akta edota apaizak haur bakoitzarik emandako bedeinkapena, besteak beste. Desfilea konpartsako kide guztiek fandango eta arin-arina (ohizko bi euskal dantza) San Juan Harria plazan eta Urdanibia plazan dantzarekin amaitzen da.

Konpartsako kide guztiek bi euskal dantza ohizko horiek dantzatzen dituzte San Juan Harria plazan eta Urdanibia plazan.

Iñude eta Artzaiak

Landa-inauteria

Baserriz baserri izenez ere ezaguna, inauteri hau Irungo landaguneko baserri eta etxeetan barrena ibiltzen da kaldereroen ondorengo hurrengo larunbatean. Irungo kultur elkarte eta bestelako elkarte zenbaitek dantzari-taldeak antolatzen dituzte, eta beren inguruko landagunean irteten dira.

Neskek poxpolinaren jantzi berezia janzten dute, beren alkandoretako maukak zinta gorriz eta urdinez sigi-sagan apainduta eta gonari kaxkabiloak josita. Mutilek alkandora eta galtza zuriak jantziko dituzte, eta galtzak zinta gorriz eta urdinez apainduko dituzte erronbo moduan. Gerriko eta txapel gorriak ere jantziko dituzte. Azkenik, zapi estanpatua eramango dute lepoan lotuta.

Neska-mutilek ohizko fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte etxe bakoitzaren atarian. Dantzak amaitutakoan, ohizkoa da bertan egindako produktuak, normalean elikagaiak, oparitzea, adibidez, arrautzak, txerrikiak edo sagardoa.

Landa-inauteria

Inauteri konpartsa

Kaldereroak izan eta hurrengo asteburuan, hogei konpartsa baino gehiago ateratzen dira Irungo kaleak girotzera. Kolorez eta umorez betetzen dituzte kaleak, eta lehiaketa batean parte hartzen dute, non kategoria desberdineko sariak ematen diren.

Inauteri konpartsa

X