San Markos jaiak

Apirilaren 25ean, ohitura da Irunen amabitxiek beren besoetakoei arroxa koloreko arrautzez hornitutako opil bat oparitzea. Ohitura horren inguruan, jai-eguna egiten da hiriko zenbait lekutan.

Fiesta de la Opilla

Apirileko Feria

Maiatzeko lehenengo asteburuan jai andaluziar tradizionala ospatzen da. Milaka lagun, Andaluziako jantzi folkloriko ohizkoak jantzita, igarotzen dira Irungo erdigunean jarritako etxolatik, hango dantza eta gastronomia tipikoekin gozatzera eta abesbatzekin, taldeekin eta feriaren inguruan antolatzen diren gainerako jarduerekin dibertitzera.

Feria de Abril

Sagardo eguna

Maiatzean, toxtx-garaia (sagardotegien denboraldia) amaitzen da, eta sagardoa botilatik edateko garaia iristen da, urteko sagardoaren berezitasunak ezagutzera eman ondoren. Sagardogileek eta elkarteek Sagardo Egunak antolatzen dituzte Gipuzkoako hainbat herritan.

Irunen maiatzeko bigarren larunbatean egiten da arratsaldez. Sagardogile eta sagardo-elkarteek postuak jartzen dituzte Urdanibia plazan. Ekitaldi horren berezitasuna da eskaintzen diren sagardoak dastatu ahal izango dituzula merke, eta ohizkoa izaten da gure baserritarren ohizko zapi koadro urdindunak janztea.

Sagardo eguna

X