Santo Tomas jaia

Abenduaren 21ean, Santo Tomas jaia da, eta Irungo Urdanibia plaza landagune bihurtzen da, bertakoa protagonista bihurtuz, eta “txistorra” izaten da nabarmenduena. Goizean, nekazaritzako elikagaien eta artisautzaren azoka egiten da, eta arratsaldean, berriz, euskal dantza tradizionalen emanaldiak izaten dira. Gainera, txosna batzuk jartzen dira, egun horretan ohizkoa dena jateko eta edateko: taloak (arto-irinez eginak), txistorra (txerrikizko txorizo freskoaren aldaera bat) eta sagardoa.

Olentzero

Abenduaren 24an, Gabon gaua ospatzeaz gainera, euskaldunek Olentzero hartzen dute tradizioz. Olentzero ikazkina da, eta egun horretan, menditik jaisten da gauez etxeetan jostailuak eta opariak banatzera. Figura horren inguruan, zenbait ekitaldi egiten dira Euskal Herrian. Irunen, auzo-elkarteak, kultur elkarteak, abesbatzak, ikastetxeak, lagun-taldeak, eta abar biltzen dira egun horretan, hirian barrena kantari ibiltzeko. Era berean, San Juan Harria plazan, Olentzero Kantu Jaialdia egiten da. Eta Olentzero bera agertzen da hirian, San Juan Harria plazan, gutunak eman dizkioten umeei harrera egitera.

Olentzero

Errege Magoen desfilea

Urtarrilaren 5eko arrats-gauan, hirira iristen dira Errege Magoak. Nor bere karrozan, Irungo erdiguneko kaleetan barrena desfilatzen dute, Udaletxeraino, eta han, herria agurtzen dute.

X