Oiasso Erromatar Museoko edo Menchu Gal Museoko bilduma iraunkorrez gainera, Irunek gune asko eskaitzen dizkie bisitariei eta herritarrei, norberaren gustura egokitutako erakusketetarako.

Amaia Kultur Zentroa

Amaia KZ kultur zentro bat da, kultura hedatzea xede duena ekitaldiak eta ikuskizunak eginez (antzerkia, dantza, musika,...); gainera, erakusketak eta hitzaldiak ere eskaintzen ditu.

Kulturaren grina baduzu, ez zaizu jarduerarik falta, bai gure erakusketa-aretoan bai gure auditorioan. Zure lana zabaltzeko gune baten bila bazabiltza, kotsulta itzazu erabilera anitzeko zentro honek eskaintzen dizkizun aukerak.

  • Pio XII plaza – Alboa. 20302. Irun
    Erakusketa-aretoa, hitzaldi-aretoa eta dantza-aretoa: Sarrera A. López Becerra kaleko 11tik (alboa)
  • Telefonoa: (+34) 943 00 46 28
  • E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era

Amaia Kultur Zentroa

Bitamine

Bitamine erabilera anitzeko gunea da, arte- eta artista-mota orori irekia. Zentro horretan, aldi baterako erakusketak, nazionalak eta nazioartekoak aurkituko dituzu.

Hasieratik, prestakuntza-jarduerak, ekitaldiak, enpresa sortzailearen jarduerak eta abar antolatzen ditu, eta, aldi berean, han lan egiten duten artisten lana hedatzen laguntzen du.

  • Perujaran kalea, 9. Olaberria Auzoa. 20305 Irun
  • Telefonoa: (+34) 943 62 52 02
  • E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara

Bitamine

Galeria 33

Galeria 33 mota orotako arte-sorkuntzarako eta erakusketarako gune bat da.

Haren jabek Javier San Martin artista irundarra da, eta eskaera bidez erakusten du bere lana.

  • Iparralde hiribidea, 33 (atzealdea). 20305 Irun
  • Telefonoa: (+34) 606 381 903
  • E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Galeria 33

Euskadiko Kutxaren Erakusketa-aretoa

Colon hiribideko Euskadiko Kutxako bulegoak erakusketa-areto bat dauka, eta bertan, artista ospetsuek eta gazte promesek beren lana ezagutzera ematen dute.

  • Colon hiribidea 13. 20302. Irun
  • Telefonoa: (+34) 943 50 51 52
  • Asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era

Euskadiko Kutxaren Erakusketa-aretoa

X