Beste aukera batzuk - Turismoa. Zatoz Irunera
X
Turismo bulegoa
- Luis Mariano plaza
- Astelehenetik larunbatera 10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
Igandeak 10:00 - 14:00 - Tel: 943 02 07 32
- turismoirun@bidasoa-activa.com
Irun, hiri lehiakorra
Irun enpresa-ikuspegitik lehiakortasunerako abantaila handiak dituen hiri bat da.
Lurraldearen aldetik, daukan garraio-azpiegiturak, bereziki tren eta errepidekoak, orotariko giltza bihurtzen dute, Europako edozein lekutara joateko, eta Donostiako eta Miarritzeko airepostuek eta Pasaiako portuak, berriz, hurbil baitaude, nazio eta nazioarte-mailan lotzen dute.
Geografikoki, udalerria Bidasoa ibaian barrena itsasoratzen da, bidean irla eta paduren paisaia ikusgarria duela. San Martzial mendiak eta Aiako Harria Parke Naturalak babestu egiten gaituzte, eta industria aldetik aktiboa den hiria oxigenatzen dute.
Berezitasun horien ondorioz, Irunen, bat egiten dute zenbait sinergiak; edozein lekutatik erraz irits daiteke, eta tradizionalki, leku enpresariala da; azken batean, lurralde egokia edozein motatako biltzeetarako.

Ficoba erakustazoka
Ficoba Gipuzkoako erakustazoka da, eta Donostia-Baiona ardatzeko erakusketa-gunea. Haren banaketak eta ekipamenduak aukera ematen die erakusketariei eta bisitariei ad hoc egiten diren ekitaldiei eta garrantzi handikoei albait onura gehien ateratzeko. Ezin hobeto komunikatuta dago Donostiako eta Miarritzeko aireportuekin, eta oso hurbil daude Irun eta Hendaiako tren eta topo (euskal trena) geltokiak.
Gainera, erakustazokatik 500 metro eskasera dago Colon hiribidea, zein hiriko merkataritako ardatz nagusietako bat den.
Urte osoan, Ficobak bere ateak irekitzen dizkie erakusketari eta bisitariei, naziokoei eta nazioartekoei.
