Familia kirolzalea bazarete edo egun aktibo bat gozatu nahi baduzue, Irunek plan batzuk proposatzen dizkizu, natura eta kirola zure lagunik onenak bihurtzen dituena esperientzia ahaztezin bat bizi dezazun. Bidasoa ibaian piraguan paseo bat ematea iradokitzen dizugu, urak Frantziarekin batzen diren gunean, edo, zure txikiek animaliak maite badituzte, zatoz Jaizubia hipikara eta goza ezazu zaldiz paseo magiko bat eginez.
Umeek entretenituta egon behar dute, eta, gainera, beren neurrira egindako oporrak gozatzea merezi dute. Irunen, beraiengan pentsatzen dugu; horregatik, haurrentzako jardueraz betetako unibertso bat eskaintzen dizugu, familian bidaia ahaztezin bat eraikitzeko. Ipuin-kontalalari bat, haur-antzerkiak, eta baita zure txikiei masajeak ematen ikasteko ikastaroak ere, aurkituko dituzu, eta txikiek haurtzaindegietan jolasten goza dezaten, ordukako aldiak ere badituzu aukeran.
Eta gainera, oso hurbil, Miarritzeko Aquariumeko ozeanoan murgildu ahal izango zarete, edo baita Donostiakoan ere, Igeldoko atrakzio-parkean emozioz betetako unean igaro ondoren.
Ba al dago gauza dibertigarriagorik jolasten ikastea baino? Irunen, iraganera joan zaitezke eta gure historia ezagutu Oiasso Erromatar Museoak proposatzen dizkizun haur-jarduera eta tailerrekin.
Bidasoa eskualdea, natur aberastasun paregabea izateaz gainera, ezin hobeto egokituta dago bertako paisaiak ibilaldi atseginak eta erosoak eginez familiartean gozatzeko. Itsasontzian, oinez edo bizikletaz, goza ezazu familian gure eskualdean proposatzen dizkizugun paseoekin. Ekin!
IBILALDIAK ITSASONTZIAN
Itsasontzietako ibilaldiak alternatiba ezin hobeak dira txikienak eta nagusiak erelaxa zaitezten Txingudi Badia zeharkatuz eta Bidasoa ibaiaren ibai-ahoan barrena nabigatuz.
Udan, erregulartasunez erabiltzeko moduan daude, eta urte osoan ere programa daitezke bidai gidatuak taldeentzat.
Kontsulta itzazu ibilbideak!
Jolaski: 639 617 898
PASEOAK BIZIKLETAN
13 km bidaia egokitu eta seinaleztatuetan, udalerriko hirigunea landagunearekin eta natur gunearekin lotzen duen ibilbideetan barrena.
Modu osasungarri eta iraunkorra, eta, aldi berean, erosoa eta dibertigarria, gure hiriko paisaien edertasunaz gozatzeko.
PASEOAK OINEZ
Hainbat trazatu daude gure hiriko zelai eta basoetan barrena. Goza ezazu kostaren ikuspegiaz, Badiako Bideko seinaleei jarraituz.
Eta bidean, ezagutu ezazu gure ondare historiko eta kulturala. Edo ibil zaiten Bidasoa ibaiaren ertzeko Bide Berdean. Ibilbide erosoa, edozeinek egin dezakeena, oinezkoentzat eta bizikletazaleentzat ezin hobea.
Hirugarren aukera bat da Irun Sasoi, 6 hiri-ibilbide, gure hiriko leku garrantzitsuenak dibertituz ezagutzeko.
Txirrista bat, kolunpio bat eta korri egiteko lekua. Umeek ez dute gehiagorik behar zoriontsu izateko, eta Irunen, ez gara eskas ibili parke-kontuan. Sarjiako parkea, Skate Park, Luis Marianoko parkea... Irunen, zure seme-alabentzako parke bat dago ertz bakoitzean.