Beste aukera batzuk - Turismoa. Zatoz Irunera
X
Turismo bulegoa
- Luis Mariano plaza
- Astelehenetik larunbatera 10:00 - 13:30 / 15:00 - 19:30
Igandeak 10:00 - 14:00 - Tel: 943 02 07 32
- turismoirun@bidasoa-activa.com
Plaiaundi parke ekologikoa
Plaiaundiko Parke Ekologikoa Txingudiko badian dago, eta balio ekologiko eta turistiko aitortua duen natur gune bat da.
Gipuzkoako padura-ingurunearen adibiderik onena da. Egoera ezin hobea du hegazti migratzaile batzuek beren babes-eremua bertan finka dezaten. 3 kilometro bidezidor, Gipuzkoako ihitokirik zabalenez gozatzeko eta interpretazio-zentro bat urte osoko jarduerekin.
Parke hau ezinbesteko bisita bihurtzen da etxeko txikienak natura maitatuz, errespetatuz eta ezagutuz haztea nahi baduzu.
Horregatik, parkeko interpretazio zentroak jarduera ugari antolatzen ditu guraso eta seme-alabek elkarrekin egin ditzaten (hegaztiak behatzeko ikastaroak, ibilbide gidatuak...).