Irunen non jan
Euskal Herria gastronomia da bazter guztietan. Horren adibidea da Irun; gero eta sukaldaritza nabarmenduagoa dauka, eta mila gastronomi aukera dauzka egun biribila igarotzeko.

Has ezazu eguna kafe urrintsu bat edo txokolate sendo bat hartuz gure gozotegi ezagutuenetan. Hartu indarra goizerdian, gure gozogintza tradizionaleko gozoki adierazgarrienetakoekin.

Bazkaltzeko ordurako, goza ezazu pintxoz betetako barrekin, edo eser zaitez mahaian gure sukaldari bikainekin.

Eta eguna bukatzeko, erlaxatu zaitez kopa bat hartuz gure terrazetan edo oinezkoentzako kaleetan.

Irunen non jan

Famili giroan jan

Irunen, gure sukaldariek haurrentzako menuak prestatu dituzte, eta lorategiak eta kolunpio-guneak dauzkate bazkalondoak beste une ahaztezin bat bihurtzeko.

Ezin duzu galdu, esaterako, naturan jatearen esperientzia, leiho erraldoietatik zure haurrak jatetxeko kolunpioetan nola dibertitzen diren ikusten duzun bitartean.

Irungo jatetxeen gida

X