Irun erreferentziazko gunea da Bidasoan, erosketak egiteko eta gastronomiako jardunaldi bat gozatzeko.
1.200 komertziotik gora, 4 merkataritza gune eta produktu freskoen 2 azoka dira erosketa-hiri ezagutu honen pasaia osatzen dutenak. Bertako kaleetan eta plazetan merkataritza-eskaintza askotarikoa eta osoa dago, tradizio handiko dendak eta abangoardistenak nahastuta. Beti Irungo merkataritzaren kalitate bermearekin.

Hiru merkataritza-bide hiriko erdigunean

Artisautza, moda, oinetakoak, altzariak, dekorazioa, etxea, lurringintza... pentsatzen duzun guztia daukazu Irungo komertzioetan.

Merkataritza-guneak Colón, Pio XII eta San Migel dira, eta lurpean hainbat aparkaleku dituzte, zure gustuak eta zaletasunak edozein direla ere, bilatzen duzuna aurki dezazun.

merkataritza guneak

compras Colón
Erdigunea (Colón)

Merkataritza gune nagusian dago hiriko merkataritza-eskaintza osatuena.

Oinetakoak, moda eta osagarriak, bitxi-dendak, etxe-ehungintzakoak, jostailuak, liburuak, dekorazioa, lurringintza, gozotegiak eta delicatessen... familia osoarentzat.

Colon ibilbidea da haren “bizkar-hezurra”, eta bisitaria eta egoiliarra paseatzera eta erakuslehioak mirestera gonbidatzen ditu. Bertan, frankizia garrantzitsuenak, denda modernoak eta betiko establezimenduak nahasten dira.

Gune horren osagarri, Luis Mariano, merkataritza-intentsitate handikoa, eta Argentinar Errepublika daude, hor dago Mendibil Merkataritza Gunea, denda asko daude hor, eta elikagai merkatua den MercaIrun ere bai.

compras Pio XII
Pio XII

Gune nagusia da, eta bertan, eguneroko erosketak egiteko dendak ez ezik modako eskaintza zabala ere badago, eta oinetakoak eta adin guztietarako osagarriak.

Gipuzkoako hiribidea eta Juan Arana eta Serapio Mugica kaleak Pio XX plazaren ondoan daude, eta merkataritza-bide horretako establezimendu gehienak horietan daude. Erdiguneko merkataritza-bidearekin lotzen da, Coloneko estalpeko merkataritza-galeriarekin eta baita Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Marianotik ere.

Pio XII plazaren azpiko parkingak erosoago bihurtuko ditu zure erosketak.

compras San Miguel
San Migel

San Miguel merkataritza-bizitasun handiko auzoa da, eta bertan, establezimendu-mota oro aurkituko duzu.

Elikagai freskoak eta askotarikoak dauzkaten dendak Uranzuko Merkatuaren inguruan, eta tarteka erabiltzeko produktuak, hala nola, altzariak, moda edo kirolak.

Hondarribia kaletik ibiltzen bazara, gune horretako erakusleihoak begiratuz, berako ostalaritzaz gozatzera geldi daitezen gomendatzen dizugu; terrazak ere badaude inguruetan.

Bi hornidura-merkatu eta asteko azoka bat

Irunek jakin izan du denboraren joanari egokitzen, merkataritza tradizionalaren esentzia galdu gabe, gune zabalak eskainiz, kalitatezko produktuei eta norbanakoaren arretari lehentasuna emanez.

Etxean bezala sentituko zara, bai eguneroko gauzetarako 2 elikagai-merkatuetan bai astero gure hiriko Alde Zaharrean egiten den azokan.

compras MercaIrun
MercaIrun

Kolorearen eta zaporearen bila bazabiltza, ez ezazu galdu elikagaien udal merkatuak eskaintzen dizun lehen mailako kalitateko bertako produktua.

Merkatu hori Erdiguneko merkataritza gunean dago, eta ezin hobeto komunikatuta dago ondoko udalerrietako errepide nagusiekin.

Mendibil Merkataritza Guneko -1 solairuan 300 toki dituen lur azpiko parkingaren gainean dago, Iparralde hiribidetik ere sar daiteke hara. Bertan, 30 postutik gora aurkituko ditugu, freskoetan eskaintza zabala dutela

  • Astelehenetik ostiralera: 8h30 - 13h30 eta 16h30 - 20h
  • Larunbatak: 8h30 - 14h
compras Mercado de Uranzu
Urantzuko merkatua

Uranzu Merkatua, San Migel auzoan, elikagai-merkatua da, eta bertan, 20 postu espezializatu daude elikagai freskoetan eta lehorretan.

Oso kalitate oneko gaiak aurkituko dituzu, eta erosten gozatu egingo duzu, giro atseginean eta hurbiltasun-tratuarekin.

  • Astelehenetik ostiralera: 8h - 13h30 eta 17h - 20h
  • Larunbatak: 8h - 13h30
compras Mercado de Urdanibia
Urdanibiako azoka

Ezagutu ezazu larunbat goizetako azoka txikia. Urdanibia plazan izaten da, eta 150 postu baino gehiagotan biltzen dira merkatariak elikagaiak, arropa, oinetakoak, larrukiak eta bestelako artikulu batzuk saltzeko.

Leku nagusietako bat ere bada inguruko baserrietako baratzeetako garaiko produktuak erosteko, eta horrek guztiak irundarrentzako bilgune aparta bihurtzen du azoka txikia.

  • Larunbatak: 9h - 15h

Lau merkataritza gune

Behar duzun guztia aurkituko duzu, ahalik eta denbora laburrenean erosten duten horietakoa bazara nahiz gune horiek eskaintzen dituzten negozioak bisitatuz eguna emanez gozatzen dutenekoa bazara.

Lau merkataritza gune, komertzioan, ostalaritzan, jatetxetan, aisian eta abarretan eskaintza zabala dutenak.

Mendibil merkataritza gunea
Mendibil merkataritza gunea

Merktaritza-gune moderno honek 24.000 metro koadro inguru dauzka modarako, kiroletarako, osagarrietarako, aisiarako eta jatetxeetarako, eta 300 toki aparkaleku estalian, azpiko solairuetan.

Eraikin berean aurkituko duzu Mercairun, erdiguneko elikagaien merkatua. Ondoko uldarriekin lotzen dusten errepide nagusiekin ezin hobeto komunikatuta dago, eta 500 metro eskasera dago FICOBA Gipuzkoako erakustazoka ere.

Txingudi merkataritza gunea
Txingudi merkataritza gunea

Hiriaren aldirietan dago, eta erraz joan daiteke bertara bai A8 autopistatik bai lehen N-1 zen GI-636 errepidetik.

40.000 metro koadro eraiki dauzka; 11.000, elikagaiei eskainia, Alcampo hipermerkatuaren bidez, eta gainerako 29.000, espezialatukoen azaleretarako: moda, kirolak, automobil-ekipamendua, altzariak, oinetakoak, jostailuak, jatetxeak eta aisia. gainera, aparkatzeko doako 2.500 toki dauzka.

Gasolindegi bat ere badago, zure autoko depositoa bete dezazun.

Behobiako merkataritza gunea
Behobiako merkataritza gunea

Behobia turistarentzako oso merkataritza-gune erakargarria da. 100 establezimendu inguru daude, eta A-63 eta A-8 autopistetatik sar daiteke Frantziatik etao Gipuzkoatik baldin bazatoz, eta N-121 errepide nazionaletik, Nafarroatik bazatoz.

Bertako komertzioek aukera zabala eskaintzen dute: ardoak, likoreak, tabakoak eta lurrinak, prezio onean, souvenirrak, moda eta osagarriak, eta baita eguneroko erabilerarako produktuak eta elikagai freskoak ere.

Atsedena ere hartu ahal izango duzu bertako tabernetan, edo sukaldaritza tradizional onena dastatuz jatetxeetan.

Santiagoko merkataritza gunea
Santiagoko merkataritza gunea

Frantziarekiko mugan dago, eta horrek berezitasun paregabea ematen dio guneari, eta aukera ematen dizu erosketak egiteko dendaz denda Bidasoa ibaiaren paisaia lagun duzula.

Hemen, ohizko oroigarriak eta elikagaiak ez ezik, betiko sukaldaritzako jatetxeak eta jatetxe abangoardistena ere aurkituko dituzu; Santiago Bideko erromesak ere topatu ahal izango dituzu.

Autoan joaten bazara, merkataritza-gunea Irun Frantziarekin, Nafarroarekin edo Gipuzkoako gainerako udalerriekin N-1 errepide nazionaletik lotzen den lekuan dago, eta zure ibilgailua kanpoaldeko parkingean aparkatu ahal izango duzu, edo ondoan dagoen FICOBA Gipuzkoako erakustazokako lur azpiko parkingean.

Oinez ere joan zaitezke, hiriko erdigunetik hamar minutu eskasera dago eta.

Tabernak eta Pubak

Irunen, aisia-proposamen askotarikoak dauzkazu, egunekoak eta gauekoak.

Aukeratu eguna nondik hasi eta gaua nola amaitu!

Plan lasaia nahi baduzu, erlaxatu zaitez kopa bat hartuz Colon hiribideko terrazetan.

Egun edozein ordutan jende askorekin harremanetan egotea gustatzen bazaizu, kale Nagusia da zure lekua.

Eta hezurrak musikaren erritmoetan mugitu nahi dituztenek Cipriano Larrañaga kalean zain dauzkate tabernak eta pubak.

X