Ayuntamiento de
Buscador
Irungo Udalak pintura-artearen lagin asko bildu izan ditu, azken urte hauetan bereziki, eta gaur egun pisu handiko pinakoteka dauka.

Mailadi nagusia igotzean, lehenengo margolanarekin egingo du topo bisitariak: Udaletxea irudikatzen duen olio-pintura, Mensu margolari irundarrarena.

Solairu nagusiko korridorean, Areto Nagusiaren alboetan, Arte Ederretako Zuzendaritza Nagusiak utzitako neurri handiko bi itsasontzi daude; Prado Museokoak dira. "Nuevo Peligro" eta "Un Abordaje" dute izenburua, eta Fernández Alvarado eta Enrique Saborit dira egileak, hurrenez hurren.

Areto Nagusiaren aurrean, eta Alkatetzarako sarreraren alboetan, honako hauek ikus daitezke:

Areto Nagusiaren barrualdean, koadro interesgarri batzuk daude ikusgai:

Alkatetzako geletan, koadro hauek nabarmentzen dira, besteak beste:

X