Ayuntamiento de
Buscador
Katea bezala ezagutzen da eta zenbaitek Landetxa izena erabiltzen du auzo hau izendatzeko. Irungo mendebaldean dago eta honako mugak ditu: iparraldean, Hondarribia; hegoaldean, Oiartzun; ekialdean, Anaka eta Lapitze; eta mendebaldean, Lezo.

Landetxa izena, herriko toponimo zaharrenetakoa izanik, bertan zegoen antzinako Landetxe edo Saletxetik datorkio. Saletxe horretan, Iruna sartzen eta Irundik ateratzen ziren produktuen salerosketak gauzatzen ziren. Salerosketak egiteko eskubidea, auzi askoren ondoren, 1564. urtean lortu zen, nahiz eta gai honen inguruan Hondarribiak beti eutsiko zion aurkako jarrerari. Geroago, 1788. urtean, Katea bat ezarri zuten Gipuzkoako errepideak mantentzen lagunduko zuen bidesaria ordaintzeko.

Errege-bidearen ertzean kokaturiko bi aurkientza hauek, ardatz nagusi modura egungo Andrearriaga izeneko ibilbidea duen biztanlegune baten garapena ekarri zuten. Andrearriaga izena Oiartzungo udalerriarekiko mugan dagoen erromatarren garaiko hilarriaren eta ondoan izan zen izen bereko ermitaren oroimenez ezarri zen.

Auzo honetan daude, hain zuzen ere, egun Irunen bultzatzen ari diren industrialde garrantzitsuenak. Industrialde hauek gainbehera gainditzeko eta enplegua sustatzeko borrokan ari dira; izan ere, Europako Batasunean erabat sartzeak eta hiriko zenbait industria itxi izanak izugarri areagotu zuten enpleguaren eskasia.

Auzo honetako kaleek euskal herrialdeen izenak dauzkate, hala nola, Bizkaia, Lapurdi, Araba, Nafarroa Beherea; baita errota-izenak ere: Erroiarri, Arbiun, Harmugarrieta, Errota, Errotazar, Errotaberri. Beste toponimo batzuk erabili dira auzo honetako kaleak bataiatzeko: alde batetik, meategien izenak (San Nartziso); bestetik, baserrienak; Primautzar, Gabiria, Aranibar, Txatxenea, Teileria Irurzunzar eta baita, harrobienak ere, Karobiga, Kisulabe eta Labeltze.

Honi guztiari landa-eremua gehitu behar zaio, auzoaren parterik handiena landa-eremura biltzen baita. Alde honetan ustiatu daitekeen eremurik txikiena ere baserriak egokitzeko erabili izan da. Baserri guztiak auzo nagusiarekin komunikatzen dira antzinako bide-sare konplexu baten bidez. Gaurko egunean hormigoizko geruza bat dute bide horiek guztiek.

Ventas ikuspegi panoramikoa
Ventas ikuspegi panoramikoa

(Argazkia Irungo Udal Artxiboa)

Ventas salmenta-industrialde baten aireko bista
Ventas salmenta-industrialde baten aireko bista

(Argazkia Irungo Udal Artxiboa)

Antoju baserria - 1980. hamarkada
Antoju baserria - 1980. hamarkada

(Argazkia Irungo Udal Artxiboa)

X