IrunAPP
Hiriko berriak eta agenda kulturala kontsultatzeko mugikorretarako aplikazioa. App-ak aukera ematen die herritarrei Irun Hobetu atalaren bidez udal-zerbitzuei oharrak eta iradokizunak bidaltzeko. Horrez gain, udal-jarduerari eta hiriaren kudeaketari dagokienez, smartphoneen gaitasunak aprobetxatzeko aukera ematen du kameraren argazkiak txertatuz eta abisuak geoerreferentziatuz.
IrunApp-ek Abisuen atal bat du. Horren bidez, udal-tramiteak egiteko epeei, tasak eta zergak ordaintzeko kanpainei, trafiko-eteteei eta hiriari buruzko gainerako informazio garrantzitsuari buruzko azken nobedadeen berri izateko aukera eskaintzen da. Informazio hori guztia app-an kontsultatu ahal izateaz gain, abisu horietara push jakinarazpenen bidez harpidetzeko aukera dago. Jakinarazpen horiek aplikazioa instalatuta duten gailu mugikorretan jasoko dira argitaratzen diren unean.
Zerbitzuak atalaren bidez, udal-zerbitzuetarako sarbide zuzena eskaintzen da.
App-a euskaraz zein gaztelaniaz erabiltzeko konfiguragarria da, eta iOSen zein Androiden deskarga daiteke.