ZATIKATZEAK ORDAINKETARAKO - PROZEDURA ARRUNTA
Xedea | ZATIKATZEAK ONARTZEA ZORREN ORDAINKETARAKO. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA |
Ebazpen organoa | - Zatikatzeko zorrak 4.000€ eta 12 hilabete arte: Udal Diruzaina. - Gainerakoak: Hiri-bultzada, Ekonomia eta Ogasuneko Zinegotzi-Ordezkaria |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskari-orri espezifikoa. Aukeran, eskaera osatu ahal izango da erantsiz: - Behar egoera egiaztatzen duen dokumentazioa. 3000€-tik gorako zorren kasuan, bermeaz salbuestea ezin bada (Dirubilketa Ordenantza, 17. art.): - Kreditu-erakunde edo elkar bermatzeko sozietate baten abal solidarioa edo kauzio-aseguru baten ziurtagiria (hori lortzea ezinezkoa bada, ikus Dirubilketa Ordenantzaren, 16. art.). |
Lege-araudia | - Zergen eta tokiko zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuen bilketaren Ordenantza (19. Art.) - Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. |
Tasen zenbatekoa | Ez dago. |
Tramitazio-epea | Hilabete batekoa |
Web |
Oharrak
IRIZPIDE OROKORRAK
- Zatikatzeko zorraren zenbatekoa 3.000,00 € arte: gehienez 12 hilabete.
- Zatikatzeko zorraren zenbatekoa 3.000,01 € eta 12.000,00 € tartean: gehienez 12 hilabete, orokorrean, edo, 24 hilabete arte, zatikapena eskatu baino lehen zatikatuko den zorraren %20 ordaintzen bada.
- Zatikatzeko zorraren zenbatekoa 12.000,01 € eta 100.000,00 € tartean: 24 hilabete arte, zatikapena eskatu baino lehen zatikatuko den zorraren %20 ordaintzen bada.
- 100.000,01 €-tik gora: gehienez 24 hilabete, zatikapena eskatu baino lehen zatikatuko den zorraren 100.000,00€-tik gorako zenbatekoa ordaintzen bada (gutxienez 30.000 €).
Irizpide orokor hauez kanpo, Udalak kasu bakoitza aztertuko du banan-banan eskaera bakoitza.
INTERESAK: Zatikatzeko zenbatekoa 1.200€ baino gehiago bada, hilero ordaintzeko zenbatekoari gehituko diren interesak sortuko dira (4,0625% UTB).
BERMEA: Derrigorrezkoa. Benetako beharrezko egoeretan bermearen aurkezpena salbuestea adostu daiteke.
ORDAINKETA MODUA: zatikatutako ordaingiriak helbideratu daitezke
Ordainketak helbideratzea eskatzen bada, eskaera-orrian adierazi beharko dira banku-datuak.
Ordainketak helbideratzea EZ bada eskatzen, ordainagiriak posta elektronikoz jasoko diren edo Dirubilketan (8,30-14h) jasoko diren adierazi beharko da. Azken kasu honetan, eskaera-orria SAC-HAZen aurkeztu ondoren, Dirubilketa bulegoaren publikoari arretarako ordutegian, bertaratu daiteke eta ordainagiriak 30 minutuan lortu ahalko dira.
ORDAINKETEN MAIZTASUNA: zatikatutako zenbatekoan hilero ordaindu beharko dira hileko 5 edo 15 egunean.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago