USTEZ ARRISKUTSUAK DIREN ANIMALIAK (UAA) EDUKITZEKO LIZENTZIA
Xedea | Ustez Arriskutsuak diren Animaliak (UAA) eduki, hezi eta erabiltzeko Lizentzia Administratiboa lortzea edo berritzea. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA Udaltzaingoa eta Bizikidetza |
Ebazpen organoa | HIRITARRAK ATENDITZEKO ZERBITZUA (HAZ) |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez dago |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Irunen erroldaturiko herritarrak, UAA gisa kalifikaturiko animalien jabeak, edo era horretako animaliaren bat leku publikoetan eraman behar dutenak. |
Beharrezko dokumentazioa | LORTZEA EDO BERRITZEA: - Ofizioz egiaztatuko da eskatzailea Irunen erroldatua dagoen. - Interesatuak sinatuko du eskaera, ezin du beste inork ordezkatu. - Eskaera orria, behar bezala betea. - Dagozkion tasak ordaindu dituela egiaztatzen duen agiria. - Eskatzailearen NAN (eskaera aurkeztean HAZen eskaneatuko da). - Eskatzailearen argazki bat, berria, karnet tamainakoa. - Baimen sinatua, HAZan dagoen ereduaren arabera, Udalak interesatuaren zigor-aurrekarien ziurtagiria ofizioz eskatzeko (egiaztatu behar du titularra ez dela zigortua izan askatasunaren aurkako edo osotasun moralaren aurkako, sexu askatasunaren eta osasun publikoaren aurkako heriotza, zauri eta torturengatik, eta banda armatuekin edo narkotrafikoarekin lotura izateagatik). - Zinpeko adierazpena, arau-hauste larri edo oso larriengatik, abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako zigor osagarriren batekin zigortua ez dela izan egiaztatzen duena(HAZan dagoen ereduaren arabera). - Gaitasun fisiko eta psikikoaren ziurtagiria, behar bezala baimendutako zentroek egina (Ibilgailu Gidarien eta armak erabiltzeko baimenen zentroa), gehienez ere urtebeteko antzinatasunarekin, ziurtagirian beste iraungitze data bat azaltzen ez bada. (Oharretan, ikus ziurtagiri horiek ematen dituzten Zentroen zerrenda). DUPLIKATUA LORTZEA, GALTZEA, LAPURRETA EDO HONDAKETAGATIK - Eskari-orri orokorra. - Hondaketa kasuan, hondatutako lizentzia. *12 hilabeteko adinetik gorako arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak: Aurreko edozein kudeaketa egitean (lortzea, berritzea edo duplikatuak), lizentzia eman baino lehen ofizioz egiaztatuko da REGIAn animalia esterilizatua dagoen. Hala ez balitz, titularrari eskatuko zaio animalia esterilizatzeko gaitutako albaitaritza-zerbitzu baten kirurgiaz, eta Udalari komunikatzeko lizentzia jaso ahal izateko. (*) Lizentzia titularrari emango zaio. Pertsona ezberdin batek jasoko badu, titularrak sinatutako baimena (ikusi eredua) eta titularraren identitate agiriaren kopia aurkeztu beharko da. |
Lege-araudia | - Abenduaren 23ko 50/1999 Legea, Ustez Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeko Erregimen Juridikoaren ingurukoa (1999-12-24ko BOE). - Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, Ustez Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeko Erregimen Juridikoaren inguruko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena.(2001-03-27ko BOE). - Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, EAEn txakur espezieko animaliak edukitzearen ingurukoa (2004-07-09ko EHAA). - Martxoaren 24ko 44/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko Dekretua aldatzen duena (2020-04-01eko EHAA) |
Tasen zenbatekoa | 21,80 euro. Tasa hau aplikatuko da lizentzia lortzeko nahiz berritzeko. |
Web |
Oharrak
-Ustez arriskutsuak diren animaliak edukitzeko lizentzia eskatzeko edo berritzeko, adin nagusikoa izan behar da derrigorrez.
-Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, beharreko lizentzia eskatu beharko dute animalia zaindu eta kontrolatzeaz arduratzen diren pertsonek. Gainera, tramite hau ez zaie aplikatuko Indar Armatuen, Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzen, Komunitate Autonomoetako Polizia Gorputzen, Udaltzaingoaren eta baimen ofiziala duten segurtasun enpresen txakur eta animaliei, Lege honek ez baitu eraginik haiengan.
-Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak esterilizatu egin beharko dira gaitutako albaitaritza-zerbitzu batek egindako kirurgiaz animaliak 12 hilabete bete aurretik.
-Lizentzia lortzeko, eskatzaileak zigor-aurrekaririk ez duela egiaztatuko da beti, eta hala bada eman egingo zaio ustez arriskutsuak diren animaliak edukitzeko lizentzia. Lizentzia hori lortu ondoren, animalia horiek eduki eta eramateko gai da titularra, eta gainera, UAAen Udal Erregistroan inskribatu beharko du animalia. Lizentzia hori lortu ondoren, titularrak 15 eguneko epea du animalia aipaturiko UAAen Udal Erregistroan inskribatzeko.
-Bestalde, UAAk edukitzeko Lizentzia Administratiboa lor daiteke hura ematen zaion titularrak era horretako animaliarik ez badu ere (animaliaren bigarren zaintzaileak eta abar). Nolanahi ere, animaliaren zaintza, paseo edo erabileraz arduratzen den pertsona orok beharko du bere lizentzia.
-Ustez Arriskutsuak diren Animaliak edukitzeko lizentzia bost urterako izango da, eta bost urte horiek igaro ondoren berritu egin beharko da.
- Beste edozein udalerritan lortutako lizentziak balio izango du Irunen era horretako animaliak eduki eta erabiltzeko. Halaz ere, beste udalerriko lizentzia duen pertsona Irunen bizi bada, udalerri honetan berrituko da.
-UAAk edukitzeko lizentzia lortu beharko da daukagun animalia ondoko arraza hauetakoren batekoa bada:
- Pit Bull Terrier
- Staffordshire Bull Terrier
- American Staffordshire Terrier
- Rottweiler
- Dogo argentino
- Fila Brasileiro
- Tosa Inu
- Akita Inu
-Era berean, Lizentzia hori lortu beharko da animaliak:
a) EAEan txakur espezieko animaliak edukitzeren inguruko ekainaren 1eko 101/2004 Errege Dekretuaren II. Eranskinean ageri diren guztiekin edo gehienekin bat datozen ezaugarriak baditu.
b) Alkatearen Ebazpenaren bidez ustez arriskutsu deklaratzen bada, pertsonei edo beste animaliei erasoren bat egin dielako. Animalia horren titularrak hilabete bateko epea izango du, emaniko ebazpenaren berri ematen zaion egunetik hasita, beharreko lizentzia eskatzeko.
-Honako Zentro hauetan lor daiteke gaitasun fisiko eta psikikoen ziurtagiria:
-CENTRO MÉDICO HERNANI (943 557672)
Urbieta, 18 - behea - 20120 Hernani (GIPUZKOA)
-CENTRO MÉDICO TOLOSA (943 651422)
Nafarroa Etorbidea, 14 - behegaina - 20400 Tolosa (GIPUZKOA)
-CENTRO MÉDICO BIDASOA (943633974 / 943633586)
Lezo, 4 - 20301 Irun
-PSICOTÉCNICO BIDASOALDEA (943506291)
Anzarán, 2 - Pza., behea - 20301 Irun (GIPUZKOA)
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago