UDAL HAUR ESKOLA - 2023/24 IKASTURTERAKO IKASLE BERRIAK ONARTZEA (SEHASKAK): Plaza eskaera
Xedea | Udal Haur Eskolan ikasleen harrera arautzea |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HEZKUNTZA |
Ebazpen organoa | Alkatetza |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: (www.irun.org/sac), Irun Txartela, NANa edo Izenpe, FNMT edo beste batzuen sinadura elektronikoaren ziurtagiria erabiliz (ikus web esteka). - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. - AUTOZERBITZUKO TERMINALAK eskura ditu: ++++ SAC (San Martzial, 2, astelh./igand. 8-22). ++++ Palmera Montero Gunea (Astelh/Ostir.: 08:00-22:00; larunb. eta igand.: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; Jaialdiak itxita). ++++ Kutxabank Anaka eta Bentak (24 ordu) ++++ Alhondiga Belaskoenea BB.E (astear./ostir.: 11:00-14:00 eta 18:00-22:00) ++++ San Miguel Adinekoen Gizarte Gunea (astelh/larunb.: 16:00-20:00) Irun Txartela ez baduzu, eskatu dezakezu (Ikus web esteka) |
Eskabidearen epea | 05-06-2023 |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Irunen bizi diren ikasleak, 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitarte jaio direnak (biak barne). |
Beharrezko dokumentazioa | Kide guztiak Irungo Biztanleen Udal Erroldan inskribatuta dauden Familia Unitateek izango dute lehentasuna, baita plaza eskatzen zaienak ere. Ofizioz egiaztatuko da. OINARRIZKO DOKUMENTAZIOA 1. Aurrez izena emateko eskabide-orria (anai-arreba bat baino gehiago izanez gero, eskabide bat aurkeztuko da ikasle bakoitzeko) 2. Familia-liburu osoa, jaiotza-agiria edo agiri baliokideak. 3. Kasuaren arabera, baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak: - Gurasoetako batek ikasketa ofizialak egiten baditu: Matrikula Ziurtagiria - Familia-unitateko kideren batek (ikasleak izan ezik) % 33tik gorako desgaitasuna balioetsita badu: desgaitasun-ziurtagiria - Familia guraso bakarrekoa bada, 30. artikuluan jasotako kasuen arabera, hori egiaztatzen duen dokumentazioa, kasuaren arabera honako hauek izan daitezkeenak: familia-liburua, heriotza-ziurtagiria, banantzeko epai judizial irmoa, guraso biek edo notarioaren aurrean sinatutako guraso eta seme-alaben arteko neurriak, egoera zibilaren ziurtagiria... DOKUMENTAZIO EKONOMIKOA Horretarako baimena ematen bada, Irungo Udalak 1. tutorearen PFEZaren datuak kontsultatuko ditu, eta, hala badagokio, 2. tutorearenak ere bai, eta datu horiek lortzerik ez badago, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Langabeziagatiko Prestazioa/Subsidioa, Lan-bizitza. * 2021ean EGOITZA FISKALA GIPUZKOATIK, ARABATIK, BIZKAITIK EDO NAFARROATIK KANPO duten pertsonak, edo DATUEN KONTSULTA BAIMENTZEN EZ DUTENAK: - 2021eko PFEZ AITORPENA, edo baliokidea ekitaldi horretan zergak likidatu dituzten lurraldean PFEZri dagokion dokumentaziorik ez badago, 2021ean jasotako diru-sarreren egiaztagiriak (ikus oinarriak eta/edo eskabide-orria) ******************************************************************************* Inskripzioa egoitza elektronikoaren bidez egiten bada, gainera, beste aitak/amak edo tutoreak sinatutako baimen gehigarria erantsi beharko da (erantsitako eredua). |
Lege-araudia | Udal Haur Eskolan ikasleak hartzeko oinarriak. 2023/24 ikasturtea. |
Web |
Oharrak
EGUTEGIA
Ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia ondorengoa da:
a)Eskarien aurkezpena: martxoaren 13tik ekainaren 5a arte, biak barne.
Ate irekiko jardunaldiak:
Martxoak 15, 17:00h, euskaraz.
Martxoak 23, 17:00h, gazteleraz.
b)Behin-behineko zerrenden argitalpena: ekainaren 13a.
c)Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: ekainaren 26a arte, barne.
d)Behin-betiko zerrenden argitalpena: uztailaren 7a.
e)Matrikulatzeko epea: uztailaren 10etik 14ra arte, biak barne.
Ikastetxeko instalazioak bisitatzeko banakako hitzordua eska daiteke. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da 010/943505152 telefonoaren bidez.
ARGIBIDE GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO, KONTSULTATU OINARRI ARAU-EMAILEAK.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Bases [PDF]
- 2. Eskari-orria [DOC]
- 3. Zinpeko Aitorpena [DOC]
- 4. Autorización del/a otro/a tutor/a [DOC]
Datuen Babeseko info. gehiago