UDAL HAUR ESKOLA - 2022/23 IKASTURTERAKO TASA BIRKALKULATZEA EDOTA ORDAINKETARAKO ATZERAPENA ESKATZEA

Xedea UDAL HAUR-ESKOLAREN TASAGATIK FAMILIA-UNITATEAREN EGOERA EKONOMIKOA NABARMEN ALDATZEAGATIK HILERO ORDAINDU BEHARKO DIREN KUOTAK EZARTZEA BERRIKUSTEA. TASAREN ORDAINKETA ATZERATZEA ESKATZEKO AUKERA ERE BADAGO.
Unitate tramitatzailea HEZKUNTZA
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea 30-09-2022
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik-20:00etara, larunbatetan 8:30etatik-13:30etara
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua..
Hartzaileak Udal Haur Eskolan 2022/23 ikasturterako onarturiko ikasleak
Beharrezko dokumentazioa DATUEN KONTSULTA
Irungo Udalak ofizioz kontsultako dizkio Ogasunari familia-unitateko kideen PFEZ-ren datuak. Horregatik, EZ DA DOKUMENTAZIORIK AURKEZTU BEHARKO ondorengo kasuetan ezik:

* DATU FISKALAK ESKURAEZINAK FORU OGASUNEAN (2021ean egoitza fiskala Gipuzkoatik kanpo izateagatik edo datuen kontsultari aurka egin izanagatik):
- 2021 urteko PFEZ-ren Adierapenaren Fotokopia.
PFEZ-ari dagokion domukentaziorik izan ezean,
- Ogasuneko Egiaztagiria, aurreko ekitaldian PFEZ Aitorpena aurkeztu beharrik ez izateari buruzkoa.
- Gizarte Segurantzaren Lan-bizitzari buruzko txosten eguneratua.
- Aurreko dokumentazioarekin bat datorrena (Nominak, 10-T, enpresa ziurtagiriak), 2021eko diru-sarrerak osatu eta zehaztu arte.
- 2021eko Familia-unitatearen diru-sarreren zinpeko aitorpena (ereduaren arabera)
Atal honetako dokumentazioa pertsona bakoitzaren egoitza fiskaleko baliokidea izango da, kasuan kasu.

*2021rekiko EGOERA EKONOMIKOA NABARMENKI ALDATU zaien familia unitateak (bi tutoreak):
- Gizarte Segurantzaren Lan-bizitzari buruzko txosten eguneratua.
- Aurreko dokumentazioarekin bat datorrena (Nominak, 10-T, enpresa ziurtagiriak), 2022ko diru-sarrerak osatu eta zehaztu arte.
- 2022ko Familia-unitatearen diru-sarreren zinpeko aitorpena (ereduaren arabera)

Dokumentazioa eskuratu ezin bada eta ez bada aurkezten, ulertuko da, dagoen handiena dela aplikatu beharreko kuota.


ORDAINKETAREN ATZERAPENERAKO (IKUSI OHARRAK)
Kuota kalkulatzeko inprimaki berean atzerapen eskaerari dagokion atalean adieraziz.
Lege-araudia Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
Tasen zenbatekoa Ikusi tarifak eta aplikazio arauak erantsitako dokumentuan
Web

Oharrak

HOBARIA
hobaria lortzeko eskubidea dutenei ofizioz aplikatuko zaie hilero ordaindu beharreko tasaren zenbatekoan.

ORDAINKETA ATZERAPENA (soilik 2021 edo 2022an jaio diren eta Eusko Jaurlaritzaren dagokion diru-laguntza eskatuko duten ikasleentzat)
Eusko Jaurlaritzari Udal Haur Eskolako laguntzagatiko kuotarentzat diru-laguntza eskatuko dutenek, aukera daukate hileko kuotak diru-laguntza hori jaso arte atzeratzeko. Diru-laguntza horren onuraduna ez izatekotan, ordaindu gabeko kuotak ordaindu beharko dira Irungo Udalari.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X