UDAL ARETOA ERABILTZEA HILETA ZIBILENTZAKO
Xedea | IKUST-ALAIA ERAIKINEKO (Kale Nagusia) UDAL ARETO BAT ERABILTZEA HILETA ZIBILENTZAKO |
---|---|
Unitate tramitatzailea | ALKATETZA |
Ebazpen organoa | Alkatetza |
Aurkezteko modua | SAC (Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua), San Martzial kalea, 2. Ikusi bulegoaren ordutegia web loturan. |
Eskabidearen epea | Gutxienez ospakizuna baino 48h lehenago |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez onartutzat. |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua (Ikusi ordutegia Web atalean) - Aurretiko kontsultak. - Eskaera-orria eta argibideak interesdunaren helbidera bidaltzea |
Hartzaileak | Edozein pertsona fisiko Irunen erroldatutako hildako pertsona batentzat |
Beharrezko dokumentazioa | Eskari-orri orokorra, ondorengo datuak adieraziz: - Eskatzailearen eta hildako pertsonaren izen-abizenak eta NAN. - Lehenetsitako eguna eta ordua. - Hala bada, erabiliko diren apaingarriak. |
Tasen zenbatekoa | Ez dago |
Tramitazio-epea | Egun bat |
Web |
Oharrak
Hileta zibilak ospatu ahal izango dira (Kale Nagusia) astelehenetik ostiralera, arratsaldez 18,00 eta 21,00 bitartean. Gehieneko iraupena: ordu bat.
Ospakizun hauetarako Ikust-Alaia eraikineko areto bat erabili ahal izango da. Areto hori 0 solairuan dago eta irisgarria da mugikortasun murritzeko pertsonentzat.
Gutxienez ospakizuna baino 48 ordu lehenago eskatu beharko da.
Eskaera unean aretoaren behin-behineko erreserba bat egiten da, Alkatetzaren behin-betiko baimenari baldintzatuta geratzen dena.
BALDINTZAK
- Gorpua ezingo da bertan egon. Errautsontzia egotea baimenduta dago.
- Apainketa eskatzailearen ardura izango da. Egotekotan, eskaeran adierazi beharko da.
- Ospakizuna amaitutakoan eskatzailearen ardura izango da aretoa uztea ospakizuna baino lehen zegoen bezala (altzari eta aulkien kokapena eta apainketak jasotzea). Bere ardura izango dira ere udal instalazioek jasan ditzaketen kalteak.
Erlazionatutako dokumentuak
- Eskaera orri orokorra [DOC]
Datuen Babeseko info. gehiago