Ayuntamiento de
Buscador

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN ZERGAN ALTA EMATEA (ALTA BERRIAK ETA IBILGAILUAK BERRITZEA).

Xedea BIDE PUBLIKOETAN IBILTZEKO EGOKIAK DIREN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN, HAUXE DA, PROBINTZIAKO TRAFIKO BURUZAGITZAN MATRIKULATURIKO IBILGAILU GUZTIEN TITULARITATEA ZERGAPETZEN DUEN URTEKO ZERGA.
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Errenta zerbitzua: San Juan plaza 1 (1.)
Aurkezteko modua Errenta eta Ordainarazpen Zerbitzua: San Juan plaza, 1. Astelehenetik - Ostiralera 8:30etatik-14etara
Eskabidearen epea Urte osoan.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152
Hartzaileak Zirkulazio baimenean ibilgailuaren jabe gisa ageri diren pertsona fisiko edo juridikoak eta erakundeak, helbidea Irungo udal Barrutian dutenak.
Beharrezko dokumentazioa -Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
-NAN (IFK) enpresaren kasuan.
-Autokitapen inprimakia (Errenta Bulegoan ematen da).
Lege-araudia - Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ingurukoa.
- Martxoaren 19ko 4/2003 Foru Araua, Tokiko Zerga Sistema berritzen duena (4. artikulua).
Tasen zenbatekoa Autokitapen erregimenean eskatzen da zerga hau (aurkezten den unean ordainduko da). Alta berriak (Titularrak eta Irungo aholkularitza enpresak): Errenta eta Ordainarazpen Zerb.: San Juan plaza, 1. Irundik kanpoko aholk. enpresa eta banku erakundeentzako.
Tramitazio-epea Berehala
Web

Oharrak

-Zerga hau ordaindu dela egiaztatzen duen agiria aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da Trafiko Buruzagitzaren aurrean honako hauen tramitazioa hasteko:

*Ibilgailuaren zirkulatzeko egokitasun agiria.
*Ibilgailuaren betiko baja.
*Horiek berritzea, baldin eta sailkapena aldatzen ez bada zerga honen ondorioetarako.
*Ibilgailuaren eskualdatzea.
*Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den subjektu pasiboaren helbide aldaketa.

Erreziboen urteko kobrantza:
- Erreziboen ordainketa: Udalak beharreko ordaintze jakinarazpenak bidaltzen dizkie udal barrutiko ibilgailuen jabeei. Ez badituzte jasotzen edo galtzen badira, kopia ere ematen du.

-Ordaintzeko lekua: Bankuetan eta Aurrezki Kutxetan.

-Ordaintzeko era: Ordainketa bankuan egingo da dirua sartuta edo transferentziaren bidez ordaintze jakinarazpena aurkeztuta. Ordainketa kontu korrontean edo libretan helbideratu ere egin daiteke. Hala eginda eragozpenak eta joan-etorriak baztertuko dituzu, horixe baita zerga obligazioak egunean edukitzeko modurik erraz eta erosoena, ordaintzeko epeei erreparatzen ibiltzeko beharrik gabe.

-Epez kanpo ordaintzea: Borondatezko epean ordaindu ez diren kuotek %10 – 20ko errekargua izango dute (Hertsatzeko erabakia jakinarazi den edo ez den kontuan harturik).

Ordaintzeko jakinarazpena galtzea edo ez izatea: Jakinarazpena bidaltzea ez da derrigorrezkoa aldian behin ordaindu beharreko zerga delako. Edozein arrazoirengatik ez badu zerga ordaintzeko jakinarazpena ordaintzeko epea amaitu baino lehen jaso, kopia eskatu beharko du Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuan (HAZ), San Martzial kalea, 2 astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatetan 9:30etatik 13:00era.

010 Telefono Zerbitzuaren bidez ere egin daitezke aldez aurreko kontsultak eta erreziboen eta ordainagirien kopia eskaerak.

X