TRAFIKO / TAO ISUNAK ORDAINTZEA
Xedea | TRAFIKO/TAO ISUNEN ZENBATEKOA ORDAINTZEA |
---|---|
Unitate tramitatzailea | UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA |
Ebazpen organoa | Giza Baliabide, Udaltzaingo, Elkarbizitza eta Etxebizitza Ordezkaria. |
Aurkezteko modua | Ordaintzeko lekuak: Jakinarazpenean zehazten direnak ** (Ikus oharpenak) |
Eskabidearen epea | Ikus oharpenak. |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | INFORMAZIOA: 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. |
Hartzaileak | Trafiko/TAO alorretan isuna jarri zaien pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa | Salaketaren txartela, edo salaketa edo isuna jakinarazten duen dokumentua, hala behar badu. |
Lege-araudia | - Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako Udal Ordenantza.(96-10-31ko GAO) - 1398/93 Errege Dekretua, zigortzeko ahalmena erabiltzeko prozeduraren araudia onartzen duena. - Uztailaren 25eko 18/89 Legea, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren ingurukoa. - 320/1994 Errege Dekretua, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren alorretan zigortzeko prozeduraren araudia onartzen duena. - 13/1992 Errege Dekretua, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren inguruko Legearen testuaren atal multzoaren aplikazio eta garapenerako zirkulazio araudi orokorra onartzen duena. - 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunaren inguruko Legearen testuaren atal multzoaren onartzen duena. |
Tramitazio-epea | Eskatzeko unean |
Web |
Oharrak
A- TAO ISUNA:
Isuna EZEZTA daiteke horretarako egokituta dauden txartel makinetan, DIRUTAN edo BANKU TXARTELAREKIN eta BLINKPAY interneteko aplikazioaren bidez:
- Ticket gabe aparkatzeagatik: 7,50 €
- Ticket-ean adierazitako denbora gehienez 30 min. gainditzeagatik: 1,00 €
- Ticket-ean adierazitako denbora 31 eta 60 min. artean gainditzeagatik: 3,00 €
- Ticket-ean adierazitako denbora 60 min. baino gehiago gainditzeagatik: 5,00 €
Isunak ezeztatu ahal izango dira aparkatze denbora 90 min. baino gehiago gainditzen ez bada.
B- TRAFIKO ISUNAK:
Jakinarazpena jasotzen denetik 20 egun naturaleko epea dago %50eko deskontuarekin ordaintzeko.
Ez dute %50eko deskontua egiteko eskubiderik:
- oso larriak diren arau-hauste batzuek
- radar inhibitzaileak dituzten ibilgailuak gidatzeak
- gidariaren bere burua identifikatzeko obligazioa ez betetzeak
Isuna ordaintzen bada prozedura amaitu egingo da eta uko egingo zaio alegazioak aurkezteari.
**ORDAINTZEKO LEKUAK ETA ORDAINTZEKO ERAK:
Jakinarazpenean bertan zehaztutakoa beteko da.
Orokorrean:
- Banketxeetan, baita kutxazain automatikoetan ere.
- Udalaren Web orriaren bidez. Orrialde honetako esteken bidez sar daiteke hartan.
- Autozerbitzu terminaletan (ikusi kokapenak eta ordutegiak web estekan).
- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago