TAXIA - TITULARITATE ALDAKETA / TAXI LIZENTZIA ESKUALDATZEA

Xedea TAXI LIZENTZIAREN TITULARITATEA ESKUALDATZEA TITULARRAREN HERIOTZA, ERRETIRO EDO EZINTASUN FISIKOAREN KASUETAN.
Unitate tramitatzailea MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA
Ebazpen organoa Tokiko Gobernu Batzarra
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Taxi lizentziaren titularrak diren pertsonak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera-orria.
- Ordezkaritza dokumentua, baimenaren titularra ez den beste pertsona batek eskaera egiten badu eskaera edo sinatzen badu.

Titularrari/titularrei dagokienean:

- Taxi Lizentzia Txartela.
- Garraio Baimena (VT)
- Titular berriaren NANaren eta Gida Baimena.
- Titular berriaren argazki bat, egungoa.
- Titular berriak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak indarrean dituela egiaztatzen duen agiria.

Hala behar badu, eskualdatzeko arrazoiaren justifikazioa, honako kasu hauen barnean:

TITULARRAREN HERIOTZA:

- Titularraren heriotza agiria.
- Titularraren testamentua, baldin badago.
- Oinordeko bat baino gehiago badaude, gainerako oinordekoen uko egitea titular berriaren alde.
- Hildako titularraren Familia Liburua, zuriz agertzen den lehen orriraino (bestela, kide guztien zinpeko adierazpena).

OINORDEKOEK LIZENTZIA USTIATZEKO EZINTASUNA

- Oinordekoen uko egite arrazoitua, ezintasun horren arrazoiak azalduta.

TITULARRAREN ERRETIROA

- Erretiro eskaera (edo 10 urteko antzinatasuna egiaztatzea lizentzian, eskaera hori oraindik ez bada tramitatu).


EZINTASUN FISIKOA
- Lizentziaren ustiapena ezinezko egiten duen elbarritasun ziurtagiria edo horren arrazoia.

Ibilgailuari dagokionean:

- Zirkulazio baimena
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa (ITV indarrean)
- Estaldura mugagabea duen erantzukizun zibilaren Aseguru Poliza duela egiaztatzen duen agiria.

Ibilgailua aldatzen bada, gainera:

- Ibilgailu berriaren zirkulazio baimena, titular berriaren izenean.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa (ITV indarrean)
- Dagokion aseguru poliza indarrean dagoela egiaztatzen duen agiria (ibilgailu berriarena).


*Ondorengo dokumentazioa EZ DA AURKEZTU BEHAR IZANGO:
- Titularrak Gizarte Segurantzako obligazioetan egunean dagoela egiaztatzen duen agiria.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda dagoen egiaztatzen duen agiria.

Irungo Udalak informazio hau kontsultatuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, bi administrazioen artean Zerga-informazioa emateko Lankidetza Hitzarmenaren arabera.
Lege-araudia -Ibilgailu arinean egiten diren Hiriko eta Hiri arteko Garraio Zerbitzuen Araudi Nazionala.
-Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 2/2000 Legea, Turismo Ibilgailuetan egiten den Bidaiarien Hiriko eta Hiri arteko Garraioaren ingurukoa.
- Irungo Auto-Taxi Zerbitzuaren Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Lizentziak eskualdatzeko baimena: 2.112,30 €
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web

Oharrak

Taxi Lizentzia Txartela (jatorrizkoa) berriarekin trukatuko da Kostorben dauden Mugikortasuneko Bulegoetan, eskatzen denean.

Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako udal tramiteak

Datuen Babeseko info. gehiago

X