TAXIA - LIZENTZIA IKUS-ONESTEA - 2023KO KANPAINA
Xedea | TAXI LIZENTZIA BERRITZEA XEDATURIKO BALIO EPEA AMAITU IZANAGATIK. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA |
Ebazpen organoa | Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloko Zinegotzi-ordezkaria. |
Aurkezteko modua | HAZ (Hiritarrak Atenditzeko zerbitzua), San Martzial kalea, 2 Ordutegia: Astel/Ostir: 8:30etatik-14:00etara eta 16:00etatik-19:00etara; Larunbatetan: 9:30etatik-13:00era (Uztailean eta abuztuan larunbatetan eta arratsaldez itxita) |
Eskabidearen epea | 10-03-2023 |
Administrazio isiltasunaren izaera | Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik-20:00etara, larunbatetan 8:30etatik-13:30etara -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Taxi lizentziaren titularrak, txartela aldian behin berritu behar dutenak. |
Beharrezko dokumentazioa | Zer dokumentazio aurkeztu behar den: - Eskaera-inprimaki espezifikoa. - Taxi-lizentziaren txartela. - Titularraren NAN eta gidabaimena. - Titularraren oraingo argazki bat. - Zirkulazio-baimena. - IAT indarrean. - Estaldura mugagabea duen erantzukizun zibileko aseguru-polizaren egiaztagiria. - Instalazio-, konponketa- edo aldaketa-ziurtagiria. (Tarifa-aldaketa). - Kontrol metrologikoaren buletina. (Hasierako egiaztapenaren ondorengo egiaztapenak). 2023ko dokumenturik ez badute, 2022ko dokumentua aurkeztu beharko dute. Dokumentazio hau aurkeztu beharrik ez dago: - Titularrak betebehar fiskalak egunean dauzkala egiaztatzen duen dokumentazioa. - EJZ Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emana egotea egiaztatzen duen agiria. - Garraio Baimena (VT). - Titularrak gizarte-segurantzako zergak egunean dituela egiaztatzen duen dokumentua. - Egoitza beste autonomia-erkidego batean duten taxilarientzat. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria Eskatzaileak baimena emango dio Irungo Udalari zerga-betebeharrak (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko. Gainera, ofizioz kontsultatuko da: - Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea (Irungo Udala). - VT garraiorako baimena (Estatuko Administrazio Orokorra). |
Lege-araudia | -Ibilgailu arinean egiten diren Hiriko eta Hiri arteko Garraio Zerbitzuen Araudi Nazionala. -Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 2/2000 Legea, Turismo Ibilgailuetan egiten den Bidaiarien Hiriko eta Hiri arteko Garraioaren ingurukoa. -Urriaren 15eko 243/2002 Dekretua, turismo automobiletako Bidaiarien Hiriko eta Hiri arteko Garraio Publikoaren Legearen Araudia onartzen duena. -Ibilgailu arinean egiten den Hiriko eta Hiri arteko Garraio Zerbitzurako Udal Araudia. |
Tasen zenbatekoa | Ez dago. |
Tramitazio-epea | Hilabete batekoa |
Web |
Oharrak
Taxi Lizentzia Txartela (jatorrizkoa) berriarekin trukatuko da Kostorben dauden Mugikortasuneko Bulegoetan, eskatzen denean.
Hasiera batean, 5 urtean behin berrituko dira lizentzia txartelak.
Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago