TAXIA - IBILGAILU ALDAKETA
Xedea | IBILGAILU BERRIARI TAXI LIZENTZIA APLIKATZEKO BAIMENA |
---|---|
Unitate tramitatzailea | MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA |
Ebazpen organoa | Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloko Zinegotzi-ordezkaria |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Taxi lizentzia duten pertsonak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskaera-orria, ibilgailu berriaren datuak (matrikula, marka eta modeloa), lizentzia zenbakia eta ibilgailu zaharraren datuak (matrikula, marka eta modeloa) adierazita. - Ordezkaritza dokumentua, baimenaren titularra ez den beste pertsona batek eskaera egiten badu eskaera edo sinatzen badu. Titularrari/titularrei dagokienean: - Taxi Lizentzia Txartelaren fotokopia - Titularraren NANaren eta Gida Baimenaren fotokopia - Titularraren argazki bat, egungoa Ibilgailuari dagokionean: - Zirkulazio baimena - Ibilgailuaren fitxa teknikoa* - Estaldura mugagabea duen erantzukizun zibilaren Aseguru Poliza duela egiaztatzen duen agiria. * Eskaera aurkeztu ondoren, Sarrera Erregistroaren justifikantea erabiliko da IAT egin ahal izateko. IAT horren fotokopia aurkeztu beharko da baimena eman ahal izateko. Horretarako, Eskaera-Orriaren bitartez aurkeztuko da dokumentazio gehigarri gisa. DATUEN KONTSULTA Eskatzaileak, baimena eman ahal izango dio Irungo Udalari zerga-betebeharrak (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko. Gainera, ofizioz honako hauek kontsultatuko dira: • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea (Irungo Udala). • VT Garraioaren Baimena (Estatuko Administrazio Orokorra). |
Lege-araudia | -Ibilgailu arinean egiten diren Hiriko eta Hiri arteko Garraio Zerbitzuen Araudi Nazionala. -Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 2/2000 Legea, Turismo Ibilgailuetan egiten den Bidaiarien Hiriko eta Hiri arteko Garraioaren ingurukoa. - Irungo Auto-Taxi Zerbitzuaren Udal Ordenantza. |
Tasen zenbatekoa | Ibilgailuak aldatzeko baimena: 43,05 € |
Tramitazio-epea | Hilabete batekoa |
Web |
Oharrak
Taxi Lizentzia Txartela (jatorrizkoa) berriarekin trukatuko da Kostorben dauden Mugikortasuneko Bulegoetan, eskatzen denean.
Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago