Ayuntamiento de
Buscador

SAN MARTZIAL 2023 - TXOSNAK URDANIBIA PLAZAN: zozketaren emaitza

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea SAN PEDRO ETA SAN MARTZIALETAN JAIETAN URDANIBIA PLAZAN EGONGO DIREN TXOSNEN ESLEIPENA
Unitate tramitatzailea KULTURA ETA KIROL ARLOA
Ebazpen organoa Kulturako Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sede)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT edo bestelakoa
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin.
Eskabidearen epea 21-04-2023
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
Hartzaileak Irungo kultura, kirol, aisialdi edo gizarte mailako elkarteak eta Irungo ikastetxeetako ikasleek (Oinarriak ikusi)
Beharrezko dokumentazioa **Elkarteen kasuetan, eskaera-orrian erakunde eskatzaileak esan beharko du nor joango den zozketa-ekitaldira (nahitaez joan beharra), eta onuradun aterako balitz, pertsona hori izango litzateke erantzule Udalaren aurrean, egun horietan gerta litezkeen arazoak udal teknikariekin batera koordinatzeko eta konpontzeko. Elkartearen lehendakariak izenpetuta egon behar dute eskaerek. Entitate eskatzaileak, gutxienez, bi (2) urtez lanean ibiliak izango dira Irunen.

** Ikastetxeetako ikasleen kasuetan, eskaerarekin batera ikastetxeko zuzendariaren edo ikasketa-buruaren berariazko baimena beharko da. Eskaera bakarra onartuko da Ikastetxe bakoitzeko.
Lege-araudia 2023ko SAN PEDRO ETA SAN MARTZIAL JAIETAN URDANIBIA PLAZAKO TXOSNEN ESKAERA, ESLEIPENA, INSTALAZIOA ETA EGONALDIA ARAUTUKO DITUEN OINARRIAK
Tasen zenbatekoa Indarrean dagoen Ordenantza Fiskalaren arabera. Okupazio kontzeptuan ez da inolako kanonik jarriko esleipendunentzako, eta 300 euroko fidantza jarri beharko dute Udal Kontu-hartzailetzan.
Web

Oharrak

ESKATZAILEEN BETEBEHARRAK:
- Hala nahi duten kultura, kirol, aisialdi edo gizarte mailako entitate edo elkarte guztiek egin ahal izango dute eskaera. Aurretiko betekizunak:
a) Indarrean dagoen legediaren arabera osatuta egon eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen erregistroan erroldatuta egotea.
b) Elkartearen egoitza Irunen izatea.
c) Eskabidea aurkeztu zenetik gutxienez azken bi (2) urteetan Irunen jardun izana.

- Eskaera egin ahal izango dute, halaber, Ikastetxeetako ikasleek: Lanbide Heziketako eta Batxilergo Institutuetakoek zein Irungo Helduen Ikastetxeetakoek. Kasu horietan, eskaerarekin batera ikastetxeko zuzendariaren edo ikasketaburuaren berariazko baimena beharko da. Eskaera bakarra onartuko da Ikastetxe bakoitzeko.

Udalaren interes publikoko jarduerak garatzen dituzten talde eta erakundeak sustatu eta laguntzeko, aurreko C) letrari dagozkion eskaeren aldeko esleipena egingo da, betiere aurreikusitako txosna kopurua A) eta B) letretako eskaeren artean betetzen ez bada.

- Alderdi politikoek, hauteskunde-koalizioek eta sindikatuek ezin izango dute esleipen honetan parte hartu.


ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ESKABIDEEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA:
Apirilaren 28an argitaratuko da.
Erakunde interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izango dituzte behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 3 egun naturalen barruan, eta horiek 2023ko maiatzaren 9a baino lehen ebatziko dira.

TXOSNEN ZOZKETA:
Zozketa jendaurrean egingo da, maiatzaren 10ean, 19:00etan, AMAIA KZ-ko Hitzaldi Aretoan. Eskatzaile bakoitzaren arduraduna zozketa horretara joan beharko da.

Gehienez, SEI (6) TXOSNA instalatu ahalko dira, eta zozketaren bidez esleituko dira.

Onartutako eskariak lau lotetan sartuko dira zozketan. Hona loteak:
A) lotea: Kultura elkarteak.
B) lotea: Kirol elkarteak.
C) lotea: Gazte elkarteak eta Hezkuntza Zentroak.
D) lotea: Gizarte elkarteak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE).

OINARRIETAN KONTSULTATU INSTALAZIOAREN BALDINTZAK, EGUTEGI/ORDUTEGIA ETA BESTELAKO BETE-BEHARRAK

X