SAN MARTZIAL 2023 - BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUAK: Eskaera
Xedea | SANPEDRO ETA SANMARTZIALETAN BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUEN LIZENTZIA LORTZEA |
---|---|
Unitate tramitatzailea | KULTURA ETA KIROL ARLOA Urdanibia Plaza (Ospitale zaharra) |
Ebazpen organoa | Kultura Zinegotzi-Ordezkaria |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Eskabidearen epea | 12-05-2023 |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskaera-orria (ereduaren arabera) Eskaeran adierazi beharko dira salmentarako produktuen ezaugarriak eta eskatutako postu mota. Dena den, eskatzaile bakoitzak zenbaki bakarra izango du zozketarako. - Merkaturatu beharreko produktuen deskribapena eta erakusketan eta salmentan jarriko diren produktuak argi eta garbi deskribatzen dituen argazki-materiala. |
Lege-araudia | Baldintza plegua, 2023ko San Pedro eta San Martzial jaietan bide publikoko salmenta postuen esleipena eta egonaldia arautuko dituena. |
Tasen zenbatekoa | Postu bakuna (3m x 2m): 800 euro / Postu bikoitza (6m x 2m): 1580 euro / Globoen postua: 6,30 euro / Food Truck: 102,12 euro |
Tramitazio-epea | Zozketa bidezko esleipena maiatzaren 18an, osteguna, eguerdiko 13:00etan, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan. |
Web |
Oharrak
ETXOLAK
- Irungo Udala arduratuko da etxolak instalatzeaz. Gehienez ere, 12 etxola instalatuko ditu, (9 bakunak eta 3 bikoitzak), modularrak eta zurezkoak: bakunak 3 m-koak (hondoa) x 2 m-koak (zabalera) izango dira, eta bikoitzak, 6 m-koak (hondoa) x 2 m-koak (zabalera).
- Kokapena plano normalizatuaren arabera esleituko da.
- 9 etxola sinpleetatik 2 tokiko merkataritzarako, gizarteratze-elkarteetarako eta/edo enpresetarako gordetzen dira, eta baldintza-agiri honetan jasotako baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte. 2 etxola horiek okupatzeko eskaera nahikorik ez badago, gainerako eskatzaileen artean banatuko dira, dagokien produktu-lotean.
GLOBOEN POSTUA
- Instalazio garraiagarri edo mugikor gisa ulertzen da. Horrela, honek, hobeto moldatzeko, gune hauetatik ibili ahal izango du: Luis Mariano lorategia, Zabalgune plaza, Kolon pasealekua eta Genaro Etxeandia plaza.
FOOD TRUCK
- Bi food truck (jatetxe ibiltari) instalatuko dira gehienez ere, Istillaga plazan, karparen atzeko aldetik 15-20 m-ra, eranskinean datorren planoaren arabera.
- Furgoneta bakoitzak hanka bakarreko hiruzpalau mahai eta dagozkion aulki eta eguzkitakoak jarri ahalko ditu, aurreko atalean aipatutako planoak horretarako mugatzen duen tokian.
*Titular bakoitzeko eskaera bakar bat onartuko da.
*Postuak jasotako eta onartutako eskarien artean, jendaurreko ekitaldian, zozketa eginez esleituko dira; zozketa-ekitaldia maiatzaren 18ean, osteguna, eguerdiko 13:00etan egingo da, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan.
Gainerako baldintza partikularrak oinarrietan kontsultatu.
Erlazionatutako dokumentuak
Datuen Babeseko info. gehiago