SAN MARTZIAL 2023 - BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUAK: Behin-behineko esleipendunak: dokumentazioaren aurkezpena
Xedea | SANPEDRO ETA SANMARTZIALETAN BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUEN LIZENTZIA LORTZEA |
---|---|
Unitate tramitatzailea | KULTURA ETA KIROL ARLOA Urdanibia Plaza (Ospitale zaharra) |
Ebazpen organoa | Kultura Zinegotzi-Ordezkaria |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/egoitza) *erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT *Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin. - HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan. |
Eskabidearen epea | 08-06-2023 |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskaera-orria (ereduaren arabera) Eskaeran adierazi beharko dira salmentarako produktuen ezaugarriak eta eskatutako postu mota. Dena den, eskatzaile bakoitzak zenbaki bakarra izango du zozketarako. - Merkaturatu beharreko produktuen deskribapena eta erakusketan eta salmentan jarriko diren produktuak argi eta garbi deskribatzen dituen argazki-materiala. ------------------------------------------------------------------------- BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENDUNAK Ekainaren 8 asteazkena, baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute: - NANen edo pasaportearen fotokopia . - Dagokion kanonaren diru-sarreraren egiaztagiria. - Ondorengo baldintzak betetzen dutenaren ardurapeko adierazpen eskaera-orri normalizatua: * Ekonomia Jardueretarako Zergaren epigrafeetan alta emanda eta zergaren ordainketan eguneratuta egotea. * Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda eta ordainketan egunean egotea. * Udal tasen ordainketak egunean edukitzea * Egoitza eta lan baimenak izatea, hirugarren lurraldeetako nazionalen kasuan. * Gutxienez 300.000,00 euroko estaldura duen erantzukizun zibilaren asegurua izatea, ekonomi jardueraren arriskuak estali ahal izateko * Kalean saltzeko produktua arautzen duen araudiak eskatutako baldintzak betetzea. * Hori egiaztatzen duen dokumentua edukitzea jarduera hasten denetik aurrera. * Baldintza horiek betetzea baimena indarrean dagoen epean. |
Lege-araudia | Baldintza plegua, 2023ko San Pedro eta San Martzial jaietan bide publikoko salmenta postuen esleipena eta egonaldia arautuko dituena. |
Tasen zenbatekoa | Postu bakuna (3m x 2m): 800 euro / Postu bikoitza (6m x 2m): 1580 euro / Globoen postua: 6,30 euro / Food Truck: 102,12 euro |
Tramitazio-epea | Zozketa bidezko esleipena maiatzaren 18an, osteguna, eguerdiko 13:00etan, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan. |
Web |
Oharrak
ETXOLAK
- Irungo Udala arduratuko da etxolak instalatzeaz. Gehienez ere, 12 etxola instalatuko ditu, (9 bakunak eta 3 bikoitzak), modularrak eta zurezkoak: bakunak 3 m-koak (hondoa) x 2 m-koak (zabalera) izango dira, eta bikoitzak, 6 m-koak (hondoa) x 2 m-koak (zabalera).
- Kokapena plano normalizatuaren arabera esleituko da.
- 9 etxola sinpleetatik 2 tokiko merkataritzarako, gizarteratze-elkarteetarako eta/edo enpresetarako gordetzen dira, eta baldintza-agiri honetan jasotako baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte. 2 etxola horiek okupatzeko eskaera nahikorik ez badago, gainerako eskatzaileen artean banatuko dira, dagokien produktu-lotean.
GLOBOEN POSTUA
- Instalazio garraiagarri edo mugikor gisa ulertzen da. Horrela, honek, hobeto moldatzeko, gune hauetatik ibili ahal izango du: Luis Mariano lorategia, Zabalgune plaza, Kolon pasealekua eta Genaro Etxeandia plaza.
FOOD TRUCK
- Bi food truck (jatetxe ibiltari) instalatuko dira gehienez ere, Istillaga plazan, karparen atzeko aldetik 15-20 m-ra, eranskinean datorren planoaren arabera.
- Furgoneta bakoitzak hanka bakarreko hiruzpalau mahai eta dagozkion aulki eta eguzkitakoak jarri ahalko ditu, aurreko atalean aipatutako planoak horretarako mugatzen duen tokian.
*Titular bakoitzeko eskaera bakar bat onartuko da.
*Postuak jasotako eta onartutako eskarien artean, jendaurreko ekitaldian, zozketa eginez esleituko dira; zozketa-ekitaldia maiatzaren 18ean, osteguna, eguerdiko 13:00etan egingo da, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan.
Gainerako baldintza partikularrak oinarrietan kontsultatu.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Pleguak / Pliegos [PDF]
- 2. Etxolen Planoa / Plano casetas [PDF]
- 3. Food Truck-en Planoa / Plano de las Food Truck [PDF]
- 4. Eskari-Orria / Instancia de Solicitud [DOC]
- 5. Behin-behineko esleipendunen zerrenda / Listado adjudicatarios provisionales [PDF]
- 5. Eskari-Orria (behin-behineko esleipendunak) / Instancia (adjudicatarios prov) [DOC]
Datuen Babeseko info. gehiago