SAN MARTZIAL 2022 - BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUAK

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea SANPEDRO ETA SANMARTZIALETAN BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUEN LIZENTZIA LORTZEA
Unitate tramitatzailea KULTURA ETA KIROL ARLOA
Urdanibia Plaza (Ospitale zaharra)
Ebazpen organoa Kultura Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Eskabidearen epea 14-05-2022
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera-orria (ereduaren arabera)
Eskaeran adierazi beharko dira salmentarako produktuen ezaugarriak eta eskatutako postu mota.
Dena den, eskatzaile bakoitzak zenbaki bakarra izango du zozketarako.
- Merkaturatu beharreko produktuen deskribapena eta erakusketan eta salmentan jarriko diren produktuak argi eta garbi deskribatzen dituen argazki-materiala.


-------------------------------------------------------------------------

BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENDUNAK

HAZen bulegoetan, ekainaren 8 asteazkena, baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- NANen edo pasaportearen fotokopia .
- Dagokion kanonaren diru-sarreraren egiaztagiria.
- Ondorengo baldintzak betetzen dutenaren ardurapeko adierazpen eskaera-orri normalizatua:
* Ekonomia Jardueretarako Zergaren epigrafeetan alta emanda eta zergaren ordainketan eguneratuta egotea.
* Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda eta ordainketan egunean egotea.
* Udal tasen ordainketak egunean edukitzea
* Egoitza eta lan baimenak izatea, hirugarren lurraldeetako nazionalen kasuan.
* Gutxienez 300.000,00 euroko estaldura duen erantzukizun zibilaren asegurua izatea, ekonomi jardueraren arriskuak estali ahal izateko
* Kalean saltzeko produktua arautzen duen araudiak eskatutako baldintzak betetzea.
* Hori egiaztatzen duen dokumentua edukitzea jarduera hasten denetik aurrera.
* Baldintza horiek betetzea baimena indarrean dagoen epean.
Lege-araudia Baldintza plegua, 2022ko San Pedro eta San Martzial jaietan bide publikoko salmenta postuen esleipena eta egonaldia arautuko dituena.
Tasen zenbatekoa Postu bakuna (3m x 2m): 800 euro Postu bikoitza (6m x 2m): 1580 euro Globoen postua: 4,82 euro Food Truck: 102,12 euro
Tramitazio-epea Zozketa bidezko esleipena maiatzaren 26an –osteguna- eguerdiko 13:00etan, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan.
Web

Oharrak

ETXOLAK
- Irungo Udala arduratuko da etxolak instalatzeaz. Gehienez ere, 12 etxola instalatuko ditu, (9 bakunak eta 3 bikoitzak), modularrak eta zurezkoak: bakunak 3 x 2 m-koak izango dira, eta bikoitzak, 6,40 x 2 m-koak.
- Kokapena plano normalizatuaren arabera esleituko da.
- 9 etxola sinpleetatik 2 tokiko merkataritzarako, gizarteratze-elkarteetarako eta/edo enpresetarako gordetzen dira, eta baldintza-agiri honetan jasotako baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte. 2 etxola horiek okupatzeko eskaera nahikorik ez badago, gainerako eskatzaileen artean banatuko dira, dagokien produktu-lotean.

GLOBOEN POSTUA
- Instalazio garraiagarri edo mugikor gisa ulertzen da. Horrela, honek, hobeto moldatzeko, gune hauetatik ibili ahal izango du: Luis Mariano lorategia, Zabalgune plaza, Kolon pasealekua eta Genaro Etxeandia plaza.

FOOD TRUCK
- Bi food truck (jatetxe ibiltari) instalatuko dira gehienez ere, Istillaga plazan, karparen atzeko aldetik 15-20 m-ra, eranskinean datorren planoaren arabera.
- Furgoneta bakoitzak hanka bakarreko hiruzpalau mahai eta dagozkion aulki eta eguzkitakoak jarri ahalko ditu, aurreko atalean aipatutako planoak horretarako mugatzen duen tokian.


*Titular bakoitzeko eskaera bakar bat onartuko da.
*Postuak jasotako eta onartutako eskarien artean, jendaurreko ekitaldian, zozketa eginez esleituko dira; zozketa-ekitaldia maiatzaren 26ean –osteguna- eguerdiko 13:00etan egingo da, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan.

Gainerako baldintza partikularrak oinarrietan kontsultatu.

X