SAN JUAN - ETXEANDIA APARKALEKUA: LEKUEN KONTZESIO ADMINISTRATIBOA: LEKUAK AGORTUTA!! Itxaron zerrendan izen-ematea
Xedea | SAN JUAN-ETXEANDIA APARKALEKUAN GARAJE PLAZA ESLEITZEKO ESKAERA. HIRUGARREN SOLAIRUAN DAUDEN PLAZAK DIRA. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA Ondare Zerbitzua |
Ebazpen organoa | Alkatea |
Aurkezteko modua | EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, B@K-Q, NANe edo Izenpe edo bestelako ziurtagiri elektronikoa erabiliz). SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | 31-12-2023 |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsonek |
Beharrezko dokumentazioa | Eskaeran adierazi beharko da ibilgailuaren matrikula, eskatutako kontzesio epea eta ordainketa modua, eta esleipenduna izatekotan, hileroko ordainketak eta urteroko OHZ-IBI ordainagiria helbideratzeko banku kontua. DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA *Mugikortasun murriztutako pertsonak: Egunean dagoen minusbaliotasun aitorpen egiaztagiria. *Enpresa-ibilgailuak: Eskatzailea ibilgailuaren ohiko erabiltzailea dela egiaztatzen duen dokumentua, enpresak igorrita. *Eragin esparruan lantokia duten eta Irungo biztanleak ez direnak: Lantokia aparkalekuaren eragin-esparruaren barruan dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa. *Irabazpidezko ezkontzak: Beste ezkontidearen baimena emakida-kontratua formalizatzeko. Soilik eskaera paperean aurkezten bada: *Pertsona fisikoak: Nortasun agiri ofiziala (NAN, AIZ, Pasaportea...) Eskaera onartua izateko, tramitea amaitzean 150€-ko FIDANTZA ordaindu beharko da behin-behineko berme gisa. Ordainketa egin daiteke BANKU TXARTELA erabiliz edo BANKU ELEKTRONIKOAren bidez. - Aparkaleku baten esleipena lortzekotan, eskaeran horrela baimentzen bada, fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa erabiliko da kontratua sinatu baino lehen BEZ kontzeptuan ordaindu beharreko zenbatekoa murrizteko) - Aparkaleku baten esleipena ez bada lortzen, fidantzaren itzulketa eskatu ahal izango da. - Aparkalekuari uko egiten bazaio bere esleipena onartu baino lehen, ez da fidanza itzuliko. |
Lege-araudia | Deialdi honetarako Baldintza-Plegua (2019/09/27-ko Osoko Bilkuran onartua). Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena. Toki Erakundeen Ondasunen inguruko 1372/1986 Errege Dekretua. Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea. |
Tasen zenbatekoa | Behin-behineko bermea: 150 eur. Kanon/Prezioa iraupen eta ordainketa moduaren arabera (ikus oharrak) Esleipendunaren kontura izango dira: - Eskriturazio gastuak - Hileroko mantenimendu kuota (26,50€/hil zergak barne) - Ondasun Higiezinen Zerga. |
Tramitazio-epea | 3 hilabetekoa |
Web |
Oharrak
*** PLAZA AGORTUAK. ITXARON-ZERRENDAN IZENA EMATEKO ESKAERAK ONARTZEN DIRA***
Ez da esleitzeko aparkalekurik geratzen, baina eskaerak egiteko aukera mantentzen da, eta itxaron-zerrendan inskribatuko dira, dagokion taldean.
Libre geratzen diren plazak (titularrek uko egiteagatik edo emakida-aldia amaitzeagatik) itxaron-zerrendan agertzen denari esleituko zaizkio, orden honi jarraituz:
A taldea – 1. azpitaldea. Aparkalekuaren eragin eremuan bizi diren mugikortasun urriko pertsona fisikoak.
A taldea – 2. azpitaldea. Irunen bizi diren mugikortasun urriko pertsona fisikoak.
B taldea – 1. azpitaldea. Aparkalekuaren eragin eremuan bizi diren pertsona fisikoak.
B taldea – 2. azpitaldea. Irunen bizi diren pertsona fisikoak.
C taldea – 1. azpitaldea. Beste eskatzaile batzuk – Jarduera ekonomikoen titularrak eta jarduera edo lantokia aparkalekuaren eragin eremuaren barruan duten besteren konturako langileak.
C taldea – 2. azpitaldea. Beste eskatzaile batzuk.
Zerrendetan sartutako talde bakoitzaren barruan, esleipenerako lehentasuna izango dute epe luzeaagoa eskatzen dutenek. Epe berdina eskatzen dutenen artean, lehentasuna edukiko dute epe bakar batean ordaintzea hautatzen dutenek, zatika ordaintzea hautatzen duten aurretik.
**********
Esleipendunak Udalarekin lotuko dituen harremanaren izaera kontzesio administratiboak duena izango da erabilera publikoko ondasunen erabilera pribatiborako.
Kontzesioaren tituluak honako eskubide hauek emango dizkio kontzesiodunari:
- Ematen zaion aparkaleku plazaren erabilera pribatiborako.
- Aparkaleku plazen esparru komunak eta zerbitzu orokorrak eta haiek dituzten ibilgailu eta oinezkoentzako sarbideak gainerako kontzesiodunekin eta aparkalekuko gainerako erabiltzaileekin partekaturik erabiltzeko.
IRAUPENA, KANON/PREZIOA ETA ORDAINKETA MODUA
1. aukera: 3 urte - 2.252,87€ (1.864,88€ + 390,99€ BEZ %21).
Ordainketa moduak: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran edo ordainketa zatikatua (hasierako ordainketa BEZ zenbatekoari dagokiona eta gainerakoa 54,76€-ko hileroko 36 ordainketetan, kanona eta atzerapen interesak barne).
2. aukera: 10 urte - 6.232,98€ (5.151,22€ + 1.081,76€ BEZ %21).
Ordainketa moduak: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran edo ordainketa zatikatua (hasierako ordainketa BEZ zenbatekoari dagokiona eta gainerakoa 50,89€-ko hileroko 120 ordainketetan, kanona eta atzerapen interesak barne).
3. aukera: 25 urte - 11.373,92€ (9.399,93€ + 1.973,99€ BEZ %21).
Ordainketa moduak: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran edo ordainketa zatikatua (hasierako ordainketa BEZ zenbatekoari dagokiona eta gainerakoa 49,45€-ko hileroko 300 ordainketetan, kanona eta atzerapen interesak barne).
4. aukera: 2086ko Abenduak 22 arte - 24.835,33€ (20.525,07€ + 4.310,26€ BEZ %21). Ordainketa modua: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran.
Edozein ordainketa modu aukeratzen bada ere, adierazitako kanon/prezioaz gain, esleipena irauten duen bitartean, esleipendunak ordaindu beharko du:
-Hileroko mantenimendu kuota (26,50€/hilabete, zeharreko zergak barne)
-Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (aparkaleku gehienak 12,50m2-koak dira)
ORDAINKETA ZATIKATUAREN BALDINTZAK
- Kontzesio administratiboa indarrean jartzen den aurreneko hilabetetik hasiko da aintzat hartzen hilero ordaintzeko betebeharra.
- Hileroko ordainketak esleipendunak adierazitako banku kontutik kobratuko dira, hilabete bakoitzaren aurreneko bost egunetan
- Udalak ordaintzeko eskaera egiten duen egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epea igarota esleipendunak dagokion epea ordaintzen ez badu, bertan behera geratuko da dagokion garaje plazaren kontzesioa, esleipendunak ez du kalte-ordaindik jasotzeko eskubiderik izango, eta galdutzat emango ditu ordura arte ordaindutakoak. Era berean, berehala indargabetuko zaio Aparkelekuan sartzeko sistema.
- Bestalde, epetan ordaintzeko moduetan, kontzesiodunak edozein unetan eskatu ahal izango du kanona osorik ordaindu ahal izatea, eta horretarako guztizko kopurua osatu arte falta dena ordaindu beharko du.
- Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Arauek datozen ekitaldietan 2015ean indarrean dagoen berandutze interes-tasa ez baizik eta besteren bat finkatzen badute (izan ere, 2015ekoa aintzat hartu da epetan ordaindu beharreko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko), ofizioz jardungo da, ordaintzeko azken epea igarota, interesen likidazio osagarria egiteko, edo hala dagokionean, ofizioz itzuliko da berandutze interesen kontzeptuan behar baino gehiago ordaindutako kopurua.
3, 10 edo 25 urteko kontzesioak amaitu baino lehen, eskatu ahal izango da:
a)aparkatzeko toki baten gaineko 3, 10 edo 25 urteko kontzesio berri bat.
3, 10 edo 25 urteko kontzesioen ondoz ondoko kontratazioa ez da hartuko kontzesioaren iraupenaren luzapentzat. Horren ondorioz, haiengatik ordaindutako zenbatekoak ez dira kenduko kontratatzen den modalitate berriarengatik ordaindu beharreko kanonetik.
b) kontzesioa luzatzeko 2086ko abenduaren 22ra arte.
Kasu honetan ordaindu beharko da une horretan indarrean dagoen kanona. Ondoz ondoko 3, 10 edo 25 urteko kontzesioak izan badira ere, bakarrik azken kontzesioarengatik ordainduko zenbatekoa kenduko da.
ESKATZAILEEN BALDINTZAK
- Eskatzaile bakoitzak aparkaleku plaza bat bakarrik eskatu ahal izango du.
Hala ere, mugikortasun murriztuko pertsonen izaera aitortua dutenek plaza egokitua nahiz plaza ez egokitua eskatu ahal izango dute proposamen eredu berean. Bi eratako plazen esleipendun suertatuz gero, horietako bati berariaz uko egin beharko diote
- Mugikortasun mugatuko pertsonatzat %33ko edo gehiagoko minisbaliotasun gradua aitortua dutenak hartuko dira.
- Kasuaren arabera,
*Egoitza aparkalekuaren eragin eremuan edo Irungo udal barrutian izatea modu iraunkorrean. Ofizioz egiaztatuko da Biztanleen Udal Erroldaren arabera.
*Merkataritza, lan edo industria jarduera baten titularra izatea, edo besteren konturako langilea izatea eta jarduera edo lantokia aparkalekuaren eragin-eremuaren barruan kokatua egotea.
- Turismo ibilgailu edo antzekoaren titularra izatea, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen inguruko Zergaren ondorioetarako (ibilgailuaren titularitatea Irung Udalak ofizioz konprobatuko du).
*Salbuespen gisa, mugikortasun murriztuko pertsonen izaera duten adin txikikoen izenean eta ordezkari gisa aurkeztutako eskaerak onartu ahal izango ditu Udalak, adin txikikoarekin bizitzeaz gainera, pertsona hori eramateaz arduratzen badira eta zehaztutako gainerako baldintzak betetzen badituzte.
*Pertsona fisiko batek bere enpresak utzitako turismo ibilgailua badu, bai enpresa horren jabetzakoa bai finantza errentamendu kontratuaren bidez (renting edo leasing) eskuratua, gorabehera hori egiaztatu beharko du bere garaian.
*Irungo Udalarekiko betebeharren ordainketan egunean egotea, bai zerga ordainketetan bai beste edozeinetan. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da, eta zorrak kitatzeko dituen pertsonak ezin izango du kontzesiodun izaera lortu.
Erlazionatutako dokumentuak
Datuen Babeseko info. gehiago