SAN JUAN - ETXEANDIA APARKALEKUA: LEKUEN KONTZESIO ADMINISTRATIBOA. 3, 10, 25 urte edo 2086 arte - Hutsik dauden aparkalekuen esleipena

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea SAN JUAN-ETXEANDIA APARKALEKUAN GARAJE PLAZA ESLEITZEKO ESKAERA. HIRUGARREN SOLAIRUAN DAUDEN PLAZAK DIRA.
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Ondare Zerbitzua
Ebazpen organoa Tokiko Gobernu Batzarra
Aurkezteko modua EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, B@K-Q, NANe edo Izenpe edo bestelako ziurtagiri elektronikoa erabiliz).
SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea 31-12-2022
Administrazio isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsonek
Beharrezko dokumentazioa Eskaeran adierazi beharko da ibilgailuaren matrikula, eskatutako kontzesio epea eta ordainketa modua, eta esleipenduna izatekotan, ordainketak helbideratzeko banku kontua.

DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA
*Mugikortasun murriztutako pertsonak: Egunean dagoen minusbaliotasun aitorpen egiaztagiria.
*Enpresa-ibilgailuak: Eskatzailea ibilgailuaren ohiko erabiltzailea dela egiaztatzen duen dokumentua, enpresak igorrita.
*Eragin esparruan lantokia duten eta Irungo biztanleak ez direnak: Lantokia aparkalekuaren eragin-esparruaren barruan dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
*Irabazpidezko ezkontzak: Beste ezkontidearen baimena emakida-kontratua formalizatzeko.

Soilik eskaera paperean aurkezten bada:
*Pertsona fisikoak: Nortasun agiri ofiziala (NAN, AIZ, Pasaportea...)
*Personas juridkoak: Konstituzio eskriturak edo notario-ahalordea, eta bere kasuan, baimena eskaera aurkezten duen pertsonaretzat.

Eskaera onartua izateko, tramitea amaitzean 150€-ko FIDANTZA ordaindu beharko da behin-behineko berme gisa. Ordainketa egin daiteke BANKU TXARTELA erabiliz edo BANKU ELEKTRONIKOAren bidez.
(eskaeran horrela baimentzen bada, aparkaleku baten esleipena lortzekotan, fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa erabiliko da kontratua sinatu baino lehen BEZ kontzeptuan ordaindu beharreko zenbatekoa murrizteko)
Lege-araudia Deialdi honetarako Baldintza-Plegua (2019/09/27-ko Osoko Bilkuran onartua).
Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena.
Toki Erakundeen Ondasunen inguruko 1372/1986 Errege Dekretua.
Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea.
Tasen zenbatekoa Behin-behineko bermea: 150 eur. Kanon/Prezioa iraupen eta ordainketa moduaren arabera (ikus oharrak) Esleipendunaren kontura izango dira: - Eskriturazio gastuak - Hileroko mantenimendu kuota (26,50€/hil zergak barne) - Ondasun Higiezinen Zerga.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web

Oharrak

Aparkaleku libreak dauden bitartean, hutsik dauden aparkalekuen kontzesio demaniala adosten jarraituko da ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunei.

Aparkalekuen aukeraketa eskaera ordenaren arabera egingo da, libre geratzen diren aparkalekuen artean.

Esleipendunak Udalarekin lotuko dituen harremanaren izaera kontzesio administratiboak duena izango da erabilera publikoko ondasunen erabilera pribatiborako.

Kontzesioaren tituluak honako eskubide hauek emango dizkio kontzesiodunari:
- Ematen zaion aparkaleku plazaren erabilera pribatiborako.
- Aparkaleku plazen esparru komunak eta zerbitzu orokorrak eta haiek dituzten ibilgailu eta oinezkoentzako sarbideak gainerako kontzesiodunekin eta aparkalekuko gainerako erabiltzaileekin partekaturik erabiltzeko.


IRAUPENA, KANON/PREZIOA ETA ORDAINKETA MODUA

1. aukera: 3 urte - 2.252,87€ (1.864,88€ + 390,99€ BEZ %21).
Ordainketa moduak: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran edo ordainketa zatikatua (hasierako ordainketa BEZ zenbatekoari dagokiona eta gainerakoa 54,76€-ko hileroko 36 ordainketetan, kanona eta atzerapen interesak barne).

2. aukera: 10 urte - 6.232,98€ (5.151,22€ + 1.081,76€ BEZ %21).
Ordainketa moduak: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran edo ordainketa zatikatua (hasierako ordainketa BEZ zenbatekoari dagokiona eta gainerakoa 50,89€-ko hileroko 120 ordainketetan, kanona eta atzerapen interesak barne).

3. aukera: 25 urte - 11.373,92€ (9.399,93€ + 1.973,99€ BEZ %21).
Ordainketa moduak: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran edo ordainketa zatikatua (hasierako ordainketa BEZ zenbatekoari dagokiona eta gainerakoa 49,45€-ko hileroko 300 ordainketetan, kanona eta atzerapen interesak barne).

4. aukera: 2086ko Abenduak 22 arte - 24.835,33€ (20.525,07€ + 4.310,26€ BEZ %21). Ordainketa modua: ordainketa bakarra kontratuaren sinaduran.


Edozein ordainketa modu aukeratzen bada ere, adierazitako kanon/prezioaz gain, esleipena irauten duen bitartean, esleipendunak ordaindu beharko du:
-Hileroko mantenimendu kuota (2019an: 26,50€/hilabete, zeharreko zergak barne)
-Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (aparkaleku gehienak 12,50m2-koak dira eta urtero 37€ inguru ordaintzea dagokie)


ORDAINKETA ZATIKATUAREN BALDINTZAK
- Kontzesio administratiboa indarrean jartzen den aurreneko hilabetetik hasiko da aintzat hartzen hilero ordaintzeko betebeharra.
- Hileroko ordainketak esleipendunak adierazitako banku kontutik kobratuko dira, hilabete bakoitzaren aurreneko bost egunetan
- Udalak ordaintzeko eskaera egiten duen egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epea igarota esleipendunak dagokion epea ordaintzen ez badu, bertan behera geratuko da dagokion garaje plazaren kontzesioa, esleipendunak ez du kalte-ordaindik jasotzeko eskubiderik izango, eta galdutzat emango ditu ordura arte ordaindutakoak. Era berean, berehala indargabetuko zaio Aparkelekuan sartzeko sistema.
- Bestalde, epetan ordaintzeko moduetan, kontzesiodunak edozein unetan eskatu ahal izango du kanona osorik ordaindu ahal izatea, eta horretarako guztizko kopurua osatu arte falta dena ordaindu beharko du.
- Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Arauek datozen ekitaldietan 2015ean indarrean dagoen berandutze interes-tasa ez baizik eta besteren bat finkatzen badute (izan ere, 2015ekoa aintzat hartu da epetan ordaindu beharreko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko), ofizioz jardungo da, ordaintzeko azken epea igarota, interesen likidazio osagarria egiteko, edo hala dagokionean, ofizioz itzuliko da berandutze interesen kontzeptuan behar baino gehiago ordaindutako kopurua.

3, 10 edo 25 urteko kontzesioak amaitu baino lehen, eskatu ahal izango da:
a)aparkatzeko toki baten gaineko 3, 10 edo 25 urteko kontzesio berri bat.
3, 10 edo 25 urteko kontzesioen ondoz ondoko kontratazioa ez da hartuko kontzesioaren iraupenaren luzapentzat. Horren ondorioz, haiengatik ordaindutako zenbatekoak ez dira kenduko kontratatzen den modalitate berriarengatik ordaindu beharreko kanonetik.
b) kontzesioa luzatzeko 2086ko abenduaren 22ra arte.
Kasu honetan ordaindu beharko da une horretan indarrean dagoen kanona. Ondoz ondoko 3, 10 edo 25 urteko kontzesioak izan badira ere, bakarrik azken kontzesioarengatik ordainduko zenbatekoa kenduko da.

ESKATZAILEEN BALDINTZAK
- Eskatzaile bakoitzak aparkaleku plaza bat bakarrik eskatu ahal izango du.
Hala ere, mugikortasun murriztuko pertsonen izaera aitortua dutenek plaza egokitua nahiz plaza ez egokitua eskatu ahal izango dute proposamen eredu berean. Bi eratako plazen esleipendun suertatuz gero, horietako bati berariaz uko egin beharko diote
- Mugikortasun mugatuko pertsonatzat %33ko edo gehiagoko minisbaliotasun gradua aitortua dutenak hartuko dira.
- Kasuaren arabera,
*Egoitza aparkalekuaren eragin eremuan edo Irungo udal barrutian izatea modu iraunkorrean. Ofizioz egiaztatuko da Biztanleen Udal Erroldaren arabera.
*Merkataritza, lan edo industria jarduera baten titularra izatea, edo besteren konturako langilea izatea eta jarduera edo lantokia aparkalekuaren eragin-eremuaren barruan kokatua egotea.
- Turismo ibilgailu edo antzekoaren titularra izatea, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen inguruko Zergaren ondorioetarako (ibilgailuaren titularitatea Irung Udalak ofizioz konprobatuko du).
*Salbuespen gisa, mugikortasun murriztuko pertsonen izaera duten adin txikikoen izenean eta ordezkari gisa aurkeztutako eskaerak onartu ahal izango ditu Udalak, adin txikikoarekin bizitzeaz gainera, pertsona hori eramateaz arduratzen badira eta zehaztutako gainerako baldintzak betetzen badituzte.
*Pertsona fisiko batek bere enpresak utzitako turismo ibilgailua badu, bai enpresa horren jabetzakoa bai finantza errentamendu kontratuaren bidez (renting edo leasing) eskuratua, gorabehera hori egiaztatu beharko du bere garaian.
*Irungo Udalarekiko betebeharren ordainketan egunean egotea, bai zerga ordainketetan bai beste edozeinetan. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da, eta zorrak kitatzeko dituen pertsonak ezin izango du kontzesiodun izaera lortu.

X