POLIZIA TXOSTENEN KOPIA ESKATZEA
Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea | ZARATAK NEURTZEAREKIN, SALAKETEKIN, KALTEEN AURREKO ERREKLAMAZIOEKIN, OBREKIN ETA ABARREKIN LOTURIK UGALTZAINGOAK EGINIKO TXOSTEN TEKNIKOEN KOPIAK LORTZEA. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA |
Ebazpen organoa | Udaltzaingoaren Buruzagitza. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC, (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | * Eskaera orri orokorra, txostenaren gai den gertakizunaren datu guztiak adierazita (salatutako ekintza, eragindako kalteak, datak, lekua eta abar), eta nahi diren dokumentuak aurkeztuta (argazkiak, krokisa eta abar). * Beharreko tasak ordaindu direla egiaztatzen duen agiria. |
Tasen zenbatekoa | 8,70 euro |
Tramitazio-epea | 15 egunekoa (argiketa edo txostena bukatua badago beti ere) |
Web |
Oharrak
* Auzitegira pasa diren txostenen kopiarik ez da emango.
* Txostena dagoela baieztatu beharko da tasa ordaindu aurretik.
* Tasa honekin loturik egonik, baliogabetzat hartuko dira ordainagiririk ez duten eskaerak.
Erlazionatutako dokumentuak
- Eskaera orria [DOC]
Datuen Babeseko info. gehiago