PIO XII APARKALEKUA - GARAJE PLAZAK SALTZEKO ESKAINTZA

Xedea GARAJE PLAZA BAT SALDU BEHAR DELA UDALARI JAKINARAZTEA ATZERA ESKURATZEKO ETA LEHENTASUNEZ EROSTEKO ESKUBIDEAREN ONDORIOETARAKO.
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Ondarea
Ebazpen organoa Alkate - Lehendakaria.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Pio XII aparkalekuan dauden garajeen jabeak, saltzeko asmoa dutenak.
Beharrezko dokumentazioa Pio XII aparkalekuan garaje plaza eskualdatzeko baimena eskatzeko orria.
Lege-araudia Kode Zibila.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web

Oharrak

Garaje plazak eskualdatzean, saltzen duen plaza berreskuratzeko aukera izango du Udalak 5 urteko epean. Udalak eskubide hori erabiliko du erosketa espekulatzeko asmoz egin dela egiaztatzen badu.

Honako prozedura honen arabera bideratuko da ahalmen hori:

a)Garaje plaza eskualdatu nahi duenak modu fede-emailean eta idatziz jakinaraziko dio Udalari garaje plaza eskualdatzeko asmoa, eta eskualdatze hori egiteko arrazoiak eta garajea zein preziotan eskualdatuko duen jakinaraziko dio halaber.

b)Udalak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahal izango du eta garaje plaza erosteko eskubidea izango du lehen eskualdatu zen prezioan gehi salerosketa eskritura egin zenetik aurrera izandako KPIren igoerarekin eta izandako kontserbazio gastu bereziekin.

c)Jakinarazpen oso eta fede-emailea egin den egunetik hasi eta 30 eguneko epean Udalak ez badu saldutako garaje plaza berreskuratzeko lehentasunez erosteko eskubidea erabili, eskubide hori iraungi egingo da jakinarazitako eskualdatzeari dagokionean.

d)Eskualdatzea jakinarazteko obligazioa ez bada betetzen, Udalak, beste edozein bidetatik izaten badu eskualdatze horren berri, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du aurreko ataleko baldintza berdinetan.

Behin 5 urteko epe hori igaro ondoren, saltzaileak ez du salmentaren berri emateko beharrik izango. Halaz ere, Udalak ez duela lehentasunez erosteko eskubiderik erabiliko egiaztatzen duen dokumentua egiteko eskatu ahal izango du interesatuak.

Datuen Babeseko info. gehiago

X