ORDEZKARITZAK
Xedea | Ordezkaritza ematea edo eskatzea Irungo Udalaren aurrean tramiteak egiteko |
---|---|
Unitate tramitatzailea | INFORMAZIOAREN GIZARTE ETA HERRITARREN PARTE-HARTZE ARLOA |
Ebazpen organoa | Informazioaren Gizarte, Herritarren Parte-hartze eta Auzoetarako Zinegotzi-Ordezkaria |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC Herritarra Atenditzeko Zerbitzua (*): San Martzial kalea, 2. Segurtasunez, 2020ko maiatzak 11tik aurrera bakarrik AURRETIKO HITZORDUArekin. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. (*) eskatzaikea SAC-era hurbildu behar du eta bere Nortasun Agiriarekin identifikatu eskaera egiteko. |
Eskabidearen epea | Edozein unean |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. |
Hartzaileak | Perstsona fisikoak ordezkaritza emateko pertsona fisiko edo juridiko bati, edo pertsona fisiko edo juridiko baten ordezkari izatea eskatzeko. |
Beharrezko dokumentazioa | IKUSI OHARRAK |
Lege-araudia | - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. - Administrazio elektronikoa arautzen duen Udal Ordenantza. |
Tasen zenbatekoa | Ez dagokio |
Web |
Oharrak
ORDEZKARIAREN GAITASUNAK
Ordezkariak ordezkatutako pertsona edo entitatearen izenean jardun ahal izango du www.irun.org/sac Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoan. Horrela:
- Ordezkatuaren datuak, eskaerak, espedientean, ordainagiriak... kontsultatu ahal izango ditu.
- Ordezkatuaren izenean edozein tramite edo eskaera egin ahal izango du.
- Ordezkatuari zuzendutako jakinarazpen elektronikoei buruz abisatzeko email bat jasoko du eta jakinarazpenak irakurri ahal izango ditu.
ESKAERA MOTAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
*PERTSONA FISIKO BATI ORDEZARITZA EMAN
EZ da dokumentaziorik erantsi behar
Ordezkaritza emateko borondatea adierazita geratzen da eskaeraren sinaduran.
*ENTITATE BATI ORDEZARITZA EMAN (Enpresa, Aholkularitza…)
EZ da dokumentaziorik erantsi behar
Ordezkaritza emateko borondatea adierazita geratzen da eskaeraren sinaduran.
*ADINDUNA DEN PERTSONA FISIKO BATEN ORDEZKARIA IZAN
*1. aukera. Eskatzaileak daukan ordezkaritza egiaztatzeko dokumentua: Notario-ahalordea, epaia, etab.
*2. aukera. Ordezkatua izango den pertsona fisikoaren sinadura eskaera-orrian bere Identitate-Agiriaren kopia bat erantsiz.
*ADINGABEA DEN PERTSONA FISIKO BATEN ORDEZKARIA IZAN
- Familia-liburua edo Jaiotza Erregistro Zibilean inskribatu izanaren Ziurtagiria (jaiotza-agiria).
Guraso eskatzailea adingabearekin bizi ez bada, gainera:
- Guraso-agintea esleitzen duen epaia, edo gurasoen eta seme-alaben arteko erlazio hitzarmen arautzailea.
*ENPRESA BATEN ORDEZKARIA IZAN
Eskatzaileak daukan ordezkaritza egiaztatzeko dokumentua aurkeztu beharko da:
- Eskritura edo notario-ahalordea.
Eskatzailea legezko ordezkaria ez bada (sozioa, administratzailea, … ), gainera:
- Enpresaren legezko ordezkari batek sinatutako dokumentua legezko ordezkari horren Identitate-Agiriaren kopia bat erantsiz.
*ENTITATE BATEN (Elkarte, Klub...) ORDEZKARIA IZAN
Eskatzaileak daukan ordezkaritza egiaztatzeko dokumentua aurkeztu beharko da:
*1. aukera: Inolako dokumentaziorik aurkeztu gabe, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroaren edo Eusko Jaurlaritzaren Kirol Entitateen Erregistroaren publiko izaerako online bilatzailearen bitartez egiaztatu badaiteke ordezkaria izango den pertsona entitatearen Presidentea dela.
*2. aukera: Entitatearen Presidente izatea edo entitatearen izenean kudeaketak egiteko izendatua izana egiaztatzen duen entitatearen Idazkariak eta Presidenteak sinatutako ziurtagiria.
*JABEEN KOMUNITATE BATEN ORDEZKARIA IZAN
- Komunitate izenean Presidentea edo Administratzailea, edo bestelako pertsona/empresa gestioak egiteko izendapena ziurtatzen duen Komunitatearen Akta aurkeztu beharko da.
Aktan izendapenaren berri ematen ez bada, gainera:
- Komunitate izenean Administratzailea, edo bestelako persona/empresaren izendapena ziurtatzen duen Presidenteak sinatutako ziurtagiria.
INDARRALDIA
Ordezkapenaren gehienezko indarraldia 5 urtekoa izango da, edo ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuan adierazitako egunera arte. Aita edo ama izateagatiko ordezkaritzek seme-alaba adin nagusitasuna lortzen duen arte izango dute indarraldia.
Ordezkarien erregistroko inskripzioaren balio-aldia amaitu baino lehen, inskripzioa ezeztatzea edo luzatzea eskatu ahal izango da.
- Errebokazioa eskatu ahal izango du ordezkatutako pertsona edo erakundea ordezkatzen duenak. Horretarako, ez da beharrezkoa izango inolako dokumentaziorik aurkeztea, nahikoa da bi alderdietako edozeinen borondate hutsarekin.
- Luzapena inskripzio-eskaera berri gisa eskatu beharko da.
ORDEZKARITZAREN BAJA
Edozein unetan ordezkariak edo ordezkatuak eskatu ahal izango du ordezkaritza horren baja Irungo Udalaren aurrean.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago